Irai­le­ko balan­tze errepresiboa

2022/​09/​02 Natha­lie Chas­se­riaux eta Enri­ke Lopez zigor­tuak izan dira armak gor­detzea lepo­ra­tu­ta, bai­na ez dira espetxe­ra­tuak izango.

2022/​09/​05 Eran­dion 19 urte­ko gaz­te bat hil da poli­zia­ren­gan­dik ihe­sean ari zela.

2022/​09/​06 Curia kalean zeu­den hamar per­tso­na­ri “Ten­tsio eta bio­len­tzia giroa sor­tu” eta “San­fer­mi­ne­ta­ko pro­ze­sioan herri­ta­rren segur­ta­su­na urratzea­ga­tik” 12.000 euro­ko isun bana eza­rri nahi die Iru­ñe­ko Udalak.

2022/​09/​07 Zuhaitzen moz­ke­ta gale­ra­zi nahi zuen lagun bat atxi­lo­tu du Ertzain­tzak Barakaldon.

2022/​09/​09 Iratxe Sor­za­bal pre­so poli­ti­koa Espai­nia­ra­tu eta Estre­me­ra­ko espetxe­ra era­man dute.

2022/​09/​13 Donos­tia­ko Alde Zaha­rrean 2020ko neguan egon­da­ko isti­luen hari­ra, 4 urte­ko espetxe zigor eskae­ra duen gaz­tea epai­te­gi­tik pasa­ko da.

2022/​09/​19 Bes­te 488 urte­ko espetxe-zigor bat eska­tu dute Mari­xol Ipa­rra­gi­rre pre­so politikoarentzat.

2022/​09/​19 Donos­tia­ko Alde Zaha­rrean 2021ean egon­da­ko isti­luen hari­ra urte­be­ko espetxe zigo­rra eza­rri dio­te gaz­te bati.

2022/​09/​22 Jose Angel Urtia­ga Kuban dagoen eus­kal depor­ta­tua­ren anaia­ri bes­te behin uka­tu dio­te Kuba­ra bidaiatze­ko behar duen bisatua.

2022/​09/​22 Covi­tek Elias Fer­nan­dez pre­so poli­ti­ko ohia­ri egin­da­ko azken agu­rra salatzen du.

2022/​09/​23 Alcon­za enpre­sa­ko bi lan­gi­le epaituak.

2022/​09/​26 Leitzan bes­te era­so faxis­ta bat ger­ta­tu da, orain­goan ezau­ga­rri arra­zis­ta eta ikur naziekin.

2022/​09/​30 Vox alder­di faxis­tak gorro­to deli­tua eta terro­ris­moa goratzea sala­tu du Auzi­te­gi Nazio­na­lean Altsa­su­ko Ospa Egu­na­ren harira.

2022/​09/​30 Guar­dia zibi­lak mili­tan­te bat atxi­lo­tu du eta Basau­rin duen bizi­le­kua mia­tu du, aldi berean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ren web­gu­nea ber­tan behe­ra utzi du epai­lea­ren aginduz.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *