OTSAILAK 13 TORTURAREN AURKAKO EGUNA

Eus­kal­du­nok bada­ki­gu zer den tor­tu­ra, zapal­duok, des­ja­be­tuok bada­ki­gu zer den tor­tu­ra. Men­dez men­de egon diren domi­na­zio sis­te­ma guz­tiek kla­se batek bes­te bat men­pe­ratze­ko balio izan dute. Kla­se men­pe­ratzai­leak men­de­ra­tua bere oin­pean har­tze­ko kon­trol sozia­la eta alie­na­zioa era­bi­li ditu eta, edo­zer egi­te­ko gai izan da disi­den­tzia zapal­tze­ko. Bai, edo­zer. Erail­ke­tak, mehatxuak, txan­taiak, jipoiak, jarrai­pe­nak… eta bai­ta tor­tu­ra ere. 

Aurre­tik aipa­tu­ta­ko gau­za guz­tiak egin dituz­te espai­niar eta fran­tziar esta­tuek eus­kal disi­den­tzia poli­ti­koa zapal­tze­ko asmoz. Otsai­la­ren 13a Tor­tu­ra­ren aur­ka­ko egu­na dugu Eus­kal Herrian. Izan ere 1981eko egun horre­tan Joxe Arre­gi ETA­ko mili­tan­tea atxi­lo­tu­ta eta inko­mu­ni­ka­tu­ta zegoe­la jasan­da­ko tor­tu­ren ondo­rioz zen­du zen. Joxe­ren kasua ez da baka­rra, Espai­niar esta­tuak sis­te­ma­ti­ko­ki era­bi­li du tor­tu­ra eus­kal mili­tan­teen aur­ka eta horre­ta­ra­ko maki­na­ria oso bat zuen: lehe­nik poli­ziak tor­tu­ra horiek egi­ka­ritzen zituz­te­nak. Ondo­ren tor­tu­rei entzun­gor egi­ten ziz­kie­ten epai­leak, fis­ka­lak, epai­te­gie­ta­ko auzi-medi­kuak eta poli­zien aurrean kokil­tzen ziren ofi­zioz­ko abo­ka­tuak. Tor­tu­ra poli­ti­ka­ri pro­fe­sio­na­lek agin­du­ta­ko meto­do bat izan da, haiek eta enpre­sa­ri han­diek maneiatzen zituz­ten komu­ni­ka­bi­deek eta iritzi publi­koak isilarazia. 

Ez da para­do­xa Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na­ren lehen bik­ti­ma Meli­ton Man­za­nas tor­tu­ratzai­lea iza­tea. Tor­tu­ra gogo­rra da eta izan da, bai­na eus­kal erre­sis­ten­tziak ere gogor eran­tzun dio tor­tu­ra­ri eta tor­tu­ratzai­leei. Guz­tiok eza­gutzen ditu­gu Ando­ni Arri­za­ba­la­ga onda­rru­tar gaz­tea­ri egin­da­ko tor­tu­rak, Teles­fo­ro Mon­zo­nek Itzia­rren semea ize­ne­ko oler­kia idatzi eta Pantxoa ta Peiok musi­ka­tu zute­la­ko eta nola gaz­te hark ez zuen ezer ere “kan­ta­tu”. Oso ospetsuak dira Joxe Arre­gi­ren kasua edo­ta Unai Roma­no­ren aur­pe­gi ubel­dua­ren argaz­kia edo, Iratxe Sor­za­ba­len biz­kar kol­pa­tua­ren argaz­kiak. Hala ere, mila­ka eus­kal herri­tar izan dira tor­tu­ra­tuak gure his­to­ria hur­bi­lean, Eus­kal Memo­ria­ren doku­men­ta­zioa­ren ara­be­ra ia 10000.

Tor­tu­rak aurre­tik adie­ra­zi beza­la inpu­ni­ta­te osoa izan du, alder­di eta komu­ni­ka­bi­de batzuen­tzat tabua izan da eta sala­tu­ta­ko mila­ka tor­tu­ra kasu ez dira epai­tu ere egin, gehia­go esa­tea­ga­tik sala­tu dituz­te­nak beraiek izan dira epai­tuak. Tor­tu­ra­pean sina­tu­ta­ko auto­in­kul­pa­zioak, sala­ke­tak etab. Pro­ba gisa era­bi­liak izan dira ehun­da­ka eus­kal mili­tan­te mila­ka urte­ta­ko gar­tze­la zigo­rre­kin epai­tuak eta erru­dun joak iza­te­ko. Tor­tu­ratzai­le eza­gun eta pro­fe­sio­na­lak egon dira, eta tor­tu­ra leku eza­gu­nak dira guretzat Intxau­rron­do edo­ta La Sal­ve. Eus­kal mili­tan­te­ei tor­tu­ra meto­do­rik latz eta gogo­rre­nak egi­ten ziz­kie­ten psi­ko­pa­ta horiek kon­de­ko­ra­tuak izan dira, esta­tuek domi­nak eman diz­kie­te, bizi oso­ra­ko soldatak… 

Giza esku­bi­deen alde­ko tal­deak, tri­bu­na­lak eta antze­koek entzun­gor egin izan dute asko­tan eus­kal mili­tan­teen tor­tu­ra kasuen aurrean. Eta zile­gi­ta­sun horre­kin joka­tu dute torturatzaileek. 

Esan beha­rra dago tor­tu­ra mehatxu edo bel­dur ika­ra­ga­rria izan dela mili­ta­tu nahi duen oro­ren­tzat. Bel­du­rra eta ika­ra sor­tze­ko tres­na edo meka­nis­mo apar­ta. Eta, zoritxa­rrez, esan deza­ke­gu asko­tan esta­tuek haien hel­bu­rua (hein batean behin­tzat) lor­tu izan dute­la: jen­dea bel­du­rra­ren bidez gel­di­rik mantentzea. 

Amaitze­ko, tor­tu­ra­ren ondo­rioez ere hitz egin beha­rra dago. Tor­tu­rak hain­bat ondo­rio fisi­ko eta psi­ko­lo­gi­ko uzten ditu eta ondo­rio horiek bizi oso­ra­ko iza­ten dira. Tor­tu­ren ondo­rioz hil­da­ko hain­bat mili­tan­te­ren kasuak dau­de, Joxe Arre­gi­re­naz gain Mikel Zabal­za edo­ta Este­ban Murue­ta­goie­na­ren kasuak datoz­kit gogo­ra. Edo­ta Xabier Kal­par­so­ro “Anuk” zumaia­rra nola zipaioek tor­tu­ra­tu, dro­ga­tu eta haiek nahi zuten beza­la era­bi­li zuten infor­ma­zioa lor­tze­ko asmoz, eta nola azke­nik made­roek erahil zuten Indautxu­ko kuartelean. 

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *