OTSAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA 

2023/​02/​01 EHUk kan­po­ratze­ko arris­kuan dau­de Gas­teiz­ko 34 ikas­le iaz­ko gre­ba dela eta.

2023/​02/​02 Hamai­ka per­tso­na epai­tuak dira iaz Ipar Eus­kal Herria­ko hain­bat erre­pi­de­tan pre­soen alde buru­tu­ta­ko blokeoagatik.

2023/​02/​03 Iru­ñe­rrian 50 gaz­te­tik gora iden­ti­fi­ka­tu eta isun­du dituz­te GKS­ren pro­pa­gan­da poli­ti­koa egiteagatik.

2023/​02/​09 Ipa­rral­de­ko Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ko kide bat 2.700 euro­ko kal­te ordai­na eta 300 euro­ko isu­na ordain­tze­ra kon­de­na­tu du Paue­ko Auzitegiak.

2023/​02/​13 Ertzain­tzak Aske Anto­la­kun­de­ko 3 kide iden­ti­fi­ka­tu eta mia­tu ditu pren­tsau­rre­ko baten ostean.

2023/​02/​14 Neka­ne Txa­par­te­gik sei hila­be­te­ko espetxe zigo­rra jaso du Espai­nia­ko Audien­tzia Nazio­na­lean izan­da­ko epaiketan.

2023/​02/​14 Atxi­lo­tu bat eta hain­bat per­tso­na zau­ri­tu­ta Erro­mo­ko Nagu­sien Etxea­ren erais­ke­ta­ren aur­ka­ko protestan.

2023/​02/​20 Erro­mo­ko Nagu­sien Etxea­ren erais­ke­ta­ren aur­ka pro­tes­tan ziren bizi­la­gu­nen aur­ka oldar­tu da berri­ro Ertzain­tza, lagun bat atxilotuz.

2023/​02/​20 Maiatze­ra arte luza­tu dio­te behin-behi­ne­ko espetxal­dia Pablo Gon­za­lez kazetariari.

2023/​02/​22 Aske gera­tu da Auzi­te­gi Nazio­na­le­tik pasa­tu ondo­ren Anartz Aran­ba­rri ihes­la­ri onda­rru­ta­rra, Vene­zue­la­tik bueltatzean.

2023/​02/​27 Osa­ki­detza­ko azpi­kon­tra­ta­tu­ta­ko gar­bitzai­leen lehen gre­ba egu­nean Ertzain­tzak bi lan­gi­le atxi­lo­tu, zen­bait zau­ri­tu eta hain­bat iden­ti­fi­ka­tu ditu.

2023/​02/​28 Bi per­tso­na epai­tuak Bil­bon Urki­la Zen­tro Sozia­lis­ta­ren hus­tea­ren harira.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *