Gaurko-mobilizazioaren-argazki-batzuk.jpg

Gaur­ko mobi­li­za­zioa­ren argaz­ki batzuk

Gaur, Zaba­lla­ko espetxe­ra hur­bil­du gara Gari­koitz Etxe­be­rria pre­so poli­ti­koa­re­ki­ko elkar­ta­su­na adie­raz­te­ko. Espetxe­ra hur­bil­du bezain las­ter, Ertzain­tza­ren dis­po­si­ti­bo batek bidea gala­ra­zi digu, azke­nean espetxe berak kon­tzen­tra­zioa­ren bai­me­na uka­tu eta segur­ta­sun-peri­me­tro bat eza­rri bai­ti­gu­te. Poli­zia­ren kon­tro­la egon arren, zen­bait soli­da­riok dis­tan­tzia­tik egin ahal izan dugu kontzentrazioa.

Hemen kon­tzen­tra­zioan ira­ku­rri­ta­ko testua.

Gaur­koa bede­ratzi­ga­rren egu­na du Garik patio gre­ban. Bos­ga­rre­na gose gre­ban. Kar­tze­la, berez, gogo­rra bada, zer esa­nik ez ins­ti­tu­zio honek berez­koa duen indar­ke­ria estruk­tu­ra­la­ri zure osa­su­naz aurre egin behar diozunean.

Pre­soak bere gor­putza bes­te­rik ez dau­ka kar­tze­la eta kar­tze­la­rien era­soez babes­te­ko. Horre­ga­tik sarras­ki espa­rru haue­tan ema­ten diren borro­kak dira beti hain latzak.

Orain­goan Garik alda­rri­katzen due­na oina­rriz­ko esku­bi­de bat da: inore­kin zie­ga par­te­ka­tu behar ez iza­tea. Inti­mi­ta­te­ra­ko esku­bi­dea, alegia.

Espai­niar kar­tze­le­tan sis­te­ma­ti­ko­ki urratzen den esku­bi­dea da hau, eta “ber­din­ta­su­na­ren” ize­nean, zile­gi den Gari­ren alda­rri­ka­pen hau neu­tra­li­za­tu nahi dute.

“Ber­din­ta­su­na­ren” ize­nean pre­so guz­tien esku­bi­deak urra­tu nahi dituz­te. Urra­tu­ta, bai­na ber­din guz­tien­tzat. “Ber­din­ta­su­na­ren” ize­nean kar­tze­la beti kar­tze­la eta txa­ku­rra beti txa­kur, ber­din Anda­lu­zian zein Eus­kal Herrian.

Espetxeen esku­me­na gober­nu auto­no­mi­koa­ren ardu­ra­pean gel­ditzean, PNV izan da lehe­nen­goa esa­ten espetxe tra­ta­men­dua­ri ikus­pe­gi berria eman­go zio­la, eta bes­te batzuek gezur hori indar­tzea baino ez dute egin.

Errea­li­ta­tea da kar­tze­lak ez due­la inor bir­gi­zar­te­ratzen, are gutxia­go pre­so poli­ti­koak. Erres­pe­tu modu­luak, erres­pe­tuz­koak baino, pre­soak infan­ti­li­zatze­ko, azpi­ratze­ko eta euren boron­da­tea ber­tan behe­ra uzte­ko modu­luak dira.

Iso­la­men­du gale­riak ez dira inoren haus­nar­ke­ta bul­tzatze­ko lekuak, opa­ko­ta­su­na balia­tuz per­tso­nak jipoitze­ko, tor­tu­ratze­ko, bakar­tze­ko eta ahanz­tu­ra­ren zulo­ra botatze­ko espa­rruak dira.

Eri­zain­de­gi-modu­lua, inor sen­datze­ko baino, jen­dea dro­ga­tu­ta edu­kitze­ko eta hil zorian egon arte pre­soak kar­tze­lan man­ten­tze­ko bitar­te­koa baino ez da.

Kar­tze­la, mun­du osoan beza­la Eus­kal Herrian ere, iraul­tzai­leak zigor­tze­ko eta pobreak gil­tza­pe­tu­ta eta eten­ga­be­ko mehatxu­pean iza­te­ko bur­ge­sia­ren bitar­te­ko kru­de­la baino ez da.

Gari Etxe­be­rria­ren borro­ka zile­gi da eta denon elkar­ta­su­na behar­ko du. 

Jo eta ke amnis­tia osoa lor­tu arte!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *