2023/05/01 Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Iruñean deitutako mobilizaziora zihoazen zenbait autobus eta kotxe gelditu ditu Guardia Zibilak kontrol ezberdinetan.
2023/05/03 Asier Ezeiza euskal preso politiko ohia, hemeretzi urteko beste zigor bategatik espetxeratzeko agindu dute.
2023/05/04 Presoen aldeko pankarta jartzen saiatzeagatik 750 euroko isun bana ezarri diete eta epaitegira joan beharko dira bi pertsona Donostian.
2023/05/04 Gasteizeko Udaltzaingoak bi gazte identifikatu ditu eta horietako bati isuna jarri dio kartelak jartzeagatik.
2023/05/05 Gasteizeko GKS eta Etxebizitza Sindikatua Plaza Berrian egiten ari ziren kanpaldian, Ertzaintzak plaza osoa itxi eta indarrez kanporatzeko eta milaka euroko isunak ezartzeko mehatxua egin die. Ondorioz, kanpaldia bertan behera utzi dute.
2023/05/09 Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak pertsona bat miatu eta identifikatzen du Vox-eko militanteen aurrean protesta egiteagatik, hauek propaganda banatzen ari zirela.
2023/05/09 Hainbat zauritu Ertzaintzak erabilitako indarkeriagatik Gorabide, Gaude, Madres Mercedarias eta Aspaceko langileek burututako protestaldian.
2023/05/13 Aske antolakundeak Pello Mariñelari egindako omenaldian, Guardia Zibilak argazkiak atera dizkie bertaratutakoei eta pertsona bat identifikatu du.
2023/05/14 Preso politiko batek Ertzaintzaren mehatxuak eta irainak pairatu ditu Zaballako kartzelatik ospitalera lekualdatzen ari zirenean.
2023/05/15 Vox alderdi faxistak Irunen ekitaldia burutu du, eta hauen aurrean protesta egin dutenak identifikatu eta miatu ditu Ertzaintzak.
2023/05/23 Hiru atxilotu Bilbon, Vox propaganda banatzen ari zela protesta egiteagatik.
2023/05/24 Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan du “La Haine”-ko kazetari batek, Iruñean preso politiko bati egindako harrera bateko irudiak zabaltzeagatik “terrorismoa goratzea” egotzita.
2023/05/25 Erandio etxegabetze batean Ertzaintza protesta ari zirenen kontra oldartu da eta kargatu du.
2023/05/25 Galder Barbado eta Aitor Zelaiari lau urteko espetxe zigorra berretsi die Espainiako Auzitegi Gorenak.
2023/05/26 Beste preso politiko batek, froga mediku batzuk egiteko, Zaballako kartzelatik ospitalera joateari uko egin dio, izan ere lekualdatzea egiteko duintasun baldintza minimoak ez zirela betetzen ondorioztatu baitu.