ZE MOTATAKO “AMNISTIAZ” HITZ EGITEN DIGUTE?

Azken hau­tes­kun­dee­ta­ko emaitzen ondo­rioz, amnis­tia poli­ti­ka ins­ti­tu­zio­na­lean gehien erre­pi­katzen den hitze­ta­ko bat iza­te­ra iga­ro da. Hori ez litza­te­ke horre­la izan­go, PSOEk Kata­lu­nia­ko bur­ge­sia­ren botoak behar­ko ez bali­tu bere agin­tal­dia­re­kin jarraitze­ko. Egoe­ra hori balia­tu du Jun­tsek sasi-amnis­tia eta etor­ki­zu­ne­ko erre­fe­ren­dum bat plan­te­atze­ko, PSOEk berak bien artean sina­tu­ta­ko akor­dioan ukatzen due­na, bai­na ze mota­ta­ko amnis­tiaz ari zaiz­ki­gu? Bene­tan al da arris­kutsua Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zioa­ren­tzat eskui­na erne­ga­tu eta mobi­li­za­tu duen “amnis­tia” hori?

Argi izan behar dugu hain­bes­te aipatzen den amnis­tia horrek ez due­la zeri­ku­si­rik herri honen alda­rri­ka­pen his­to­ri­koa­re­kin. Ez deza­gun utzi geu­re burua­ri engai­natzen GALe­ko PSOE­ga­tik, ezta koa­li­zio­ko gober­nu “aurre­ra­koia” modu bate­ra edo bes­te­ra ber­matzen eta babes­ten duten gai­ne­ra­ko alder­di erre­for­mis­ta guz­tien­ga­tik, eus­kal alder­diak bar­ne. Esta­tu osoan ehun­ka pre­so poli­ti­ko man­ten­tzen dituen gober­nu berak lan-erre­for­ma, mozal legea, alder­dien legea, terro­ris­moa­ren aur­ka­ko legea, erre­pre­sio-inda­rrak indar­tze­ko gas­tua han­ditzen bai­tu… eta ez deza­gun ahaz­tu PSOE­ren bera­ren lagun­tza­re­kin akti­ba­tu ahal izan zue­la PPk 155. arti­ku­lua, Kata­lu­nia­ko herria­ren auto­de­ter­mi­na­zio-esku­bi­de legi­ti­moa ukatuz.

Bene­ta­ko amnis­tia ez da pre­so poli­ti­koak aske uzte­ra mugatzen dena, bai­zik eta borro­ka­ren aitor­tza eta legi­ti­mi­ta­tea ere daka­rre­na, era­bi­li­ta­ko meto­doak izan dire­nak izan dire­la ere, eze­ri uko egin gabe eta damu­rik gabe. Amnis­tia horre­kin bate­ra, lan­gi­le kla­sea itotzen eta zapal­tzen duten lege erre­pre­si­bo guz­tiak indar­ga­be­tu behar dira, eta Espai­nia­ko Esta­tuak zapal­du­ta­ko herrien auto­de­ter­mi­na­zio-esku­bi­dea aitor­tu behar du.

Horre­la baka­rrik ber­ma ditza­ke­gu gure herria­ren esku­bi­deak eta aska­ta­su­nak, eta espetxeak iraul­tzai­lez gai­nez­ka ego­tea saihes­tu. Horre­ga­tik, gure ustez, kalean erre­fe­ren­du­ma eta auto­de­ter­mi­na­zioa defen­datzea­ga­tik erre­pre­sa­lia­tuak izan ziren bes­te per­tso­na batzuk ere ber­tan ez bar­ne­bil­tzea­ga­tik selek­ti­boa iza­teaz gain, “amnis­tia” hori bene­tan indul­tu bat da. Espai­nia­ko Esta­tuak per­tso­na jakin batzue­ki­ko duen gra­ziaz­ko neu­rri bat bes­te­rik ez da, bai­na era­bat des­po­li­ti­zatzen ditu egin zituz­ten eta erre­pri­mi­tu zituz­ten ekin­tza legi­ti­moak. Kon­tua ez da Tin­ko indul­tu horien aur­ka dagoe­la, bai­zik eta amnis­tia zer den mani­pu­latzen ari dela.

AMNISTIA OSOA!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *