Amnis­tia­ren ingu­ru­ko haus­nar­ke­ta batzuk

Tabla de contenidos

Eus­kal Herrian, azken hamar­ka­de­tan, hain­bat mugi­men­du egin ditu­gu zapal­kun­tza nazio­na­la zein sozia­la ezar­tzen digu­ten esta­tuei amnis­tia gal­de­gi­te­ko, inde­pen­den­tzia­ren eta sozia­lis­moa­ren alde egi­tea­ga­tik erre­pre­sioa pai­ra­tu dugu­non­tzat, era­bi­li ditu­gun borro­ka mol­deen arte­ko ezber­din­ta­su­nik egin gabe.

Bai­na begi-bis­tan da para­dig­ma, ideia eta prin­tzi­pioen alda­ke­ta, bai­ta ezke­rre­ko aber­tza­le­ta­su­nean nagu­sitzen diren opor­tu­nis­tek egin­da­ko zia­bo­ga ere. Horiek eus­kal pre­so poli­ti­koen­tza­ko amnis­tia alda­rri­katzea­ri uko egin dio­te eta Espai­nia­tik behin eta berri­ro inpo­sa­tu digu­ten “ira­baz­le eta gal­tzai­le” eske­ma indartu.

Era horre­tan, eli­te horrek inpo­sa­tu nahi izan digu, lotsa­rik gabe, gati­bu man­ten­tzen gai­tuz­ten esta­tuek ezar­tzen duten bide juri­di­koa, pena­la eta poli­ti­koa jarraitze­ko, eta gure izae­ra poli­ti­koa desagerrarazi.

Tes­tuin­gu­ru hone­tan, Kata­lu­nian amnis­tia bat apli­katze­ra doa­ze­la hel­tzen zai­gu, eta horre­kin bate­ra alde­koak eta kon­tra­koak ager­tzen dira. Alde bate­tik, ez gai­tu harritzen akto­re­rik erreak­zio­na­rioe­nak kaleak har­tzen ikus­teak, beraien izae­ra faxis­ta era­kus­ten. Eta bes­te­tik, ban­do ustez “aurre­ra­koia” ikus­ten dugu, ezker­tiar batzuez eta inde­pen­den­tis­taz osa­tua, amnis­tia­ren iku­rra haie­na egi­ten dute­nak. Hori bai harri­ga­rria, beraien asmoe­tan ez bai­ta­go gataz­ka poli­ti­ko bat kon­pon­tzea edo­ta Espai­nia­ko Esta­tu­ko lan­gi­le kla­seak eta zapal­du­ta­ko nazioek bizi dugun egoe­ra erre­pre­si­bo eta pre­ka­rioa gain­ditzea, ez. Gaur amnis­tia­ren iku­rra har­tzen badu­te ere, batzuek bote­rean man­ten­tze­ko egi­ten dute, eta bes­teek erre­for­mis­mo eta inde­pen­den­tis­moa­ren mun­duan zile­gi­ta­su­na ira­ba­zi eta herria­ren esku­bi­deen defen­datzai­le bakar gisa­ra agertzeko.

Age­rian dago amnis­tia honek ez dau­ka­la zeri­ku­si­rik ildo iraul­tzai­lea­ren alda­rri­ka­pen his­to­ri­koe­kin. Gogo­ra­tu behar dugu Espai­nia­ko Esta­tuan azken hamar­ka­da luzee­tan ez dela egun bakar bat ere egon kar­tze­le­tan erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko­rik gabe. Gaur egun, lan­gi­le kla­sea eta nazio zapal­duen esku­bi­de his­to­ri­koak defen­datzea­ga­tik ehun­ka gara pre­so man­ten­tzen gai­tuz­te­nak. ETA, PCE®, GRAPO, inde­pen­den­tis­ta gale­go eta bes­te mugi­men­due­ta­ko hain­bat mili­tan­te poli­ti­kok, amnis­tia hau apli­ka­tu oste­ko egu­nean, kar­tze­lan jarrai­tu­ko dugu.

Amnis­tia hone­kin ez dira buka­tu­ko gober­nu honek herria esplo­tatze­ko eta zapal­tze­ko dara­bil­tzan legeak. Beraz, egoe­ra anti­de­mo­kra­ti­koak inda­rrean jarrai­tu­ko du. Hau da, erre­pre­sa­lia­tuen zerren­da han­ditzen joan­go da.

Amnis­tia honek ez du Kata­lu­nian erre­fe­ren­du­ma­ren alde­ko mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tzea­ga­tik erre­pre­sa­lia­tu duten jen­de guz­tia bar­ne­bil­du­ko, asko zerren­da horre­ta­tik kan­po geratzen bai­ti­ra. Eta bes­te­tik, esta­tua­ren morroi uni­for­ma­tuek, herria­ren kon­tra bio­len­tzia era­bi­li zute­nek, neu­rri hau apro­betxa­tu­ko dute beraien ekin­tzak zigo­rrik gabe geratze­ko. Asmo serio edo era­gin­ko­rrez osa­tu­ta­ko proiek­tu batek bi datu horiek izan­go lituz­ke kon­tuan, hala izan ez zedin.

Espai­nia­ko Esta­tua­ren mal­tzur­ke­ri hori onar­tzen duten alder­di poli­ti­ko kata­la­nek Kata­lu­nian urratzen diren esku­bi­deen defen­datzai­le bakar gisa aur­kez­ten dute haien burua, eta homo­lo­go eus­kal­du­ne­kin alian­tza fin­ka­tu. Horiek Eus­kal Herrian alde­ba­kar­ta­su­na­ren apus­tua egin zuten jada, hori bai, inde­pen­den­tis­moa­ren aur­ka­ko zen­tzuan, bide iraul­tzai­leen liki­da­zioa­ren eta kon­tzi­lia­zioa­ren bidez. Kapi­ta­la­ren zer­bitzu­ra dau­den alder­di horie­kin eta euren intere­se­kin lerro­ka­tu­ta gure esta­tus eta izae­ra poli­ti­koa gehia­go mugatzen dituz­te, bai­na, aldi berean, uste dugu garai ego­kia dela anto­la­kun­tza eta mobi­li­za­zioa­ren bidez gure esku­bi­de poli­ti­koak oze­na­go aldarrikatzeko.

Beraz, jokal­di intere­sa­tu, amnis­tia fal­tsu eta lan­gi­le kla­se eta zapal­du­ta­ko herrien kon­tra­ko era­soal­dien tes­tuin­gu­ru hone­tan, guk amnis­tia osoa alda­rri­katzen dugu ildo iraul­tzai­lea­ren hel­bu­ru estra­te­gi­ko moduan. Herria­ren borro­ka­ren bidez lor­tu­ko dugu amnis­tia, ezin­bes­te­koa den auto­de­ter­mi­na­zio esku­bi­dea­re­kin bate­ra, etor­ki­zun demo­kra­ti­ko eta jus­tu baten bidea irekitzeko.

Bukatze­ko, azken hamar­ka­de­tan Eus­kal Herrian amnis­tia osoa alda­rri­katzea­ga­tik kru­del­ke­riaz jaza­rriak izan zare­ten era­kun­de eta per­tso­na guz­tiei, ani­mo pila bat eta inda­rra, mar­ka­tu­ta­ko bidea jarraitze­ko. Arra­zoia duzue, amnis­tia posi­ble da! Erre­sis­ten­tzia­ren eta borro­ka­ren bidez lor­tu­ko dugu!

Pre­soak kale­ra, amnis­tia osoa!

Jesus Mari Etxe­be­rria Garai­koetxea “Goie­rri”, Jon Kepa Pre­cia­do Iza­rra, Patxi Ruiz Rome­ro eta Mikel San­se­bas­tian Gaz­te­lu­men­di eus­kal pre­so politikoak.

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *