Gaizka Astorkizagak “Fito” Zaballan aurkeztu bu bere burua 2 urteko kartzela zigorra betearazteko. Pasa den ekaineko epaiketan adostu zuten kondena eta, berez, zigorrak kartzelaldiaren etena zekarren bi urte baino gehiagokoa ez izateagatik, baina Espainiako Audientzia Nazionalak bere atxiloketa agindu zuen orain dela egun batzuk.
Horretaz aparte, Gaizkarentzat beste 18 urteko kartzela zigorra eskatzen du salbuespen epaitegi faxista horren fiskaltzak. 2012 eta 2016 artean beste lau urte egin zituen preso Gaizkak.
Ezin aipatu gabe utzi prozesu hauek guztiak abiatu dituena Ertzaintza izan dela. Ohikoa duen bezala informeak puztu, jarraipenak eta jazarpena gauzatu eta bere txakurrak Audientzia Nazionalaren mesedetan jarri ditu.
Horixe da poliziaren funtzioa: boteretsuaren statu quoa defendatzea eta haren aurka matxinatzen dena erreprimitzea. Berdin dio matxinatzen dena zer nolako eskubideak aldarrikatzen ari den. Txakur-armada bere jabearen interesen alde beharrezkoa duen biolentzia erabiltzeko prest egongo da beti.
Azpimarratzekoa da Fitori leporatu izan dizkioten ekintza guztiek errepresioaren aurkako protestekin zerikusia izan dutela beti. Atxiloletak, torturak, presoen aurkako gehiegikeriak eta jipoiak, besteak beste, salatzen zituzten aipatutako ekintzek. Frantziar eta Espainiar Estatuek ilunpean mantendu nahi dituzten abusuei suaren bidez argia eman dieten ekintzak, alegia.
GAIZKA ASKATU!!!
AMNISTIA OSOA!!!