EAEko-kartzeletan-bisita-eskubidea-urratzen-ari-dira.jpg

EAE­ko kar­tze­le­tan bisi­ta esku­bi­dea urratzen ari dira

Tabla de contenidos

EAE­ko Gober­na­ren esku dau­den kar­tze­le­tan hain­bat per­tso­na­ri pre­soe­kin bisi­tak egi­tea gala­raz­ten ari zaiz­kie arra­zoi ideo­lo­gi­koe­tan oinarrituta.

Esan beza­la, hain­bat dira bisi­ta­ri moduan beta­tu­ko per­tso­nak, nor­ma­lean inola­ko azal­pe­nik gabe. Bes­te batzue­tan bisi­ta­riek aurre­ka­ri pena­lak zituz­te­la argu­dia­tu dute, gezu­rra izan­da ere.

Bai­na orain­goan eta kon­tu­ra­tu gabe doku­men­tua pre­so poli­ti­ko baten esku utzi dute. Ber­tan, gaz­te­le­raz idatzi­ta ira­kur dai­te­ke: “KONTRAKO ERABAKIA: zer­bitzu honek jaso­ta­ko infor­ma­zioa­ri jarrai­ki, XXXXXXX ildo ofi­zia­la­ren aur­ka­ko tal­deei lotu­ta dago, hauek kon­fron­ta­zio estra­te­gia­ren alde­koak dire­la­rik, eta eskae­ra egin duen pre­soa­re­kin pro­fil hau par­te­katzen du”.

Bate­tik sala­tu beha­rra dugu Eus­kal Herrian egon­da ere, kar­tze­la­ren fun­tzioa gai­len­tzen dena beti, eta hau pre­soak zigor­tzea eta iso­latzea da. Kar­tze­la baz­ter­ke­ta eta mise­ria­ren ondo­rioz gizar­te bur­ge­sa­ren para­me­troe­tan sar­tzen ez den oro kale­tik eza­batze­ko bitar­te­koa da. Zer esa­nik ez mili­tan­te poli­ti­koei dago­kie­nean, izan ere, horie­ki­ko hel­bu­rua zigor ere­du­ga­rria ezar­tzea bai­ta, izua zabal­duz sis­te­ma­ri aurre egi­ten dio­te­nen mili­tan­tzia bal­din­tza­tu nahian.

Kar­tze­la, inoren bir­gi­zar­te­ratzea bilatze­tik urrun, pre­soa­ren per­tso­na­li­ta­tea eta boron­da­tea men­dean har­tze­ko tres­na da. Bere oina­rri nagu­siak obe­dien­tzia eta sumi­sioa dira, eta horre­ta­ra­ko espetxea­ren opa­ko­ta­su­na baliatzen du, era horre­tan, prak­ti­ka lega­lak eta legez kan­po­koak uztartuz.

Kar­tze­lak bes­te kar­tze­la mota asko bar­ne­bil­tzen ditu bere bai­tan, pre­soa­ren jarre­ra­ren ara­be­ra hori are gehia­go zigor­tze­ko bal­din eta makur­tzen ez bada, ala mal­gu­ta­sun han­dia­goz jokatze­ko zigo­rra onar­tzen badu.

Bes­te­tik, horre­la­ko era­ba­kiek age­rian uzten dute mili­tan­te poli­ti­koen aur­ka­ko jazar­pe­nak jarraitzen due­la eta gai­ne­ra era­ba­ki poli­ti­ko baten ondo­rio dela.

Eus­kal Herrian ez ditu­gu ber­ma­tu­ta esku­bi­de poli­ti­ko oina­rriz­koe­nak ere, hala nola bil­tze, anto­latze, mobi­li­zatze eta adie­raz­pen aska­ta­su­ne­ra­ko esku­bi­deak. Urteak dira Espai­na­ko Audien­tzia Nazio­na­lean anto­la­kun­de ezber­di­nen ingu­ru­ko txos­te­nak bil­tzen ari dire­la poli­zia ezber­di­nen kola­bo­ra­zioa­re­kin, anto­la­kun­de hauen jar­due­ra ozto­patze­ko eta bali­te­ke legez kan­po uzte­ko helburuarekin.

Tin­kok bes­te behin dei egi­ten du mini­mo batzuen ingu­ruan erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko harre­si bat sor­tze­ko. Gure aska­ta­sun poli­ti­ko oina­rriz­koe­nak ere kolo­kan daude.

Kalean zein kar­tze­lan dau­den mili­tan­te poli­ti­koen defen­tsan, amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *