2024/03/01 Otsailaren 2an Astigarragan “agerraldi sikotikoa” zuen gizon bat bortxaz hil du Ertzaintzak.
2024/03/03 Ertzaintzak Gasteizen burutu zen manifestazioaren kontra gogor oldartu zen,hainbat pertsona zauritu, identifikatu eta atxilotu zituen.
2024/03/06 Sei gazte atxilotu zituzten Lapurdin andeatzeak eta poliziaren kontrako erasoak leporetuta.
2024/03/07 Espainako Polizia Nazionalak Indar Gorriko 50 zaletu baino gehiago atxilotu zituen Iruñerrian.
2024/03/14 Espainako Polizia Nazionalak, Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak Martuteneko etxe baten zeuden 56 lagun atzeman ditu, hoietatik 29 polizia-etxera eraman dituzte, bridazko eskuburdinez lotuta, identifikatzera.
2024/03/21 Bi lagun atxilotu zituzten Gasteizen nekazarien protestan, agintaritza-agenteen aurkako atentatua, erresistentzia eta mehatxuak egotzi dizkiete.
2024/03/22 Ertzaintzak Herri Norte taldeko 4 zaletu atxilotu zituen eta beste batzuk komisaldegian bertaratzera deitu.
2024/03/23 Ertzaintzak Mugimendu Sozialistako bi kide jazartzea salatu zuten.
2024/03/26 Gorka Torreri 500 euroko isuna eta hilabete bateko kartzela zigorra eman dizkio Baionako Auzitegiak 2023an hainbat osasun etxetan Herribiltzak euskararen alde egindako margoketengatik.
2024/03/27 Yakovlev 42 musika taldeko hainbat partaide ikertuak izaten ari dira uardia Zibilak haiaen kontra jarritako salaketagatik, gorroto-diskurtsoa zabaltzea leporatzen diete.
2024/03/30 Gazteen emantzipatzeko ezintasuna salatzeko manifestazio burutu zuen GKS‑k, Gasteizko etxe huts bat hartu zuten, kanpoan gazteei babesa ematen ari ziren lagunak jipoitu eta bat atxilotua eraman zuen Ertzaintzak.
2024/03/31 Jardun antolakundeak Gernikan deitutako Aberri Egunera Iruñatik zihoan autobusa gelditu eta jende guztia miatu zuen Espainako Polizia Nazionala.