APIRILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/​04/​01 Bara­kal­do­ko Udal­tzain­goak kalean bizi ziren bi per­tso­na tiroz zau­ri­tu zituen, horie­ta­ko bat larri zauritua.

2024/​04/​02 Bea­tri­ce Molle-Haran eta Jean-Noël Etche­verry epai­tu zituz­ten Paris­ko Zigor Auzi­te­gian, 2016ko Luhu­so­ko ope­ra­zioa­ren hari­ra. Armak eta leher­gaiak iza­tea eta garraiatzea lepo­ratzen diete.

2024/​04/​03 Ertzain­tza­ren Taser pis­to­len era­bi­le­ra bi kasu­tik hama­bi­ra igo da lau urtean.

2024/​04/​04 Bil­bo­ko Udal­tzain­goak eta Ertzain­tzak kale-sal­tzai­leak jaza­rri zituz­ten, sal­tzen ari ziren mate­ria­la lapur­tu eta borra-kol­pe­ka era­so egin zieten.

2024/​04/​05 Sei per­tso­na epaitzea pro­po­sa­tu du Gar­cía Cas­te­llo­nek, Espai­na­ko Audien­tzia Nazio­na­le­ko epai­leak, eus­kal pre­so poli­ti­koei egin­da­ko hain­bat harre­ra­ri lotuta.

2024/​04/​06 Hama­zaz­pi lagun auzi­pe­tu zituen Espai­na­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lak, Beran­gon pre­so poli­ti­ko bati egin­da­ko harreragatik.

2024/​04/​11 Per­tso­na bat epai­tu zuten Bil­bon Donets­ke­ko Herri Erre­plu­bli­ka­ren ban­de­ra bat San Mame­sen erakusteagatik.

2024/​04/​13 Ertzain­tzak Vox alder­di faxis­ta­ren eki­tal­dia­ren aurrean pro­tes­ta egi­ten ari zire­nen kon­tra kar­ga­tu zuen Getxon. Per­tso­na bat atxi­lo­tu zuten zen eta hain­bat identifikatu.

2024/​04/​14 Eus­kal Herri­ko Kon­tsei­lu Sozia­lis­tak, pales­ti­nar herria­ren sufri­men­dua salatze­ko, itu­rriak tin­datze­ko pro­tes­ta egin zuen. Iru­ñean buru­tu­ta­koan bi mili­tan­te atxi­lo­tu zituen Espai­na­ko Poli­zia Nazionalak.

2024/​04/​19 Berriz Bil­bo­ko udal­tzai­nak eta Ertzain­tzak kale sal­tzai­leak jaza­rri zituz­ten, hamar­na­ka poli­zia txa­ku­rre­kin per­tso­na hauen kon­tra kar­ga­tu eta bat atxi­lo­tu zuten.

2024/​04/​23 Josu Ordó­ñez pre­so poli­ko donos­tia­rra aske gel­di­tu da 22 urte­ko espetxe-zigo­rra oso­rik bete ostean.

2024/​04/​23 Liza­rra­ko Suga­rra Gaz­tetxeak 20.000 euro­tik gora­ko isu­nak jaso zituen.

2024/​04/​29 Egoitz Urru­ti­koetxea epai­tu zuten Pari­se­ko Ape­la­zio Epai­te­gian “tal­de terro­ris­ta­ko” kidea iza­tea leporatuta.

2024/​04/​29 Liza­rra­ko bi per­tso­na auzi­pe­tu zituz­ten Vox alder­di faxis­ta­ren sala­ke­ta baten ondorioz.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *