Pre­so eta bisi­ta­rien mili­tan­tzia zigor­tze­ko bisi­tak ukatzen dituz­te EAE­ko kartzeletan

Hain­bat pre­so poli­ti­ko­ren seni­de eta lagu­nek egin zuten sala­ke­ta larun­ba­tean egin­da­ko prentsaurrekoan 

Gaur Eus­kal Herri­ko espetxee­tan gil­tza­pe­tu­ta dau­den hain­bat pre­so poli­ti­ko­ren seni­de eta lagu­nak batu gara Gas­tei­zen, hain­bat pre­so jasa­ten ari diren oina­rriz­ko esku­bi­deen urra­ke­tak salatze­ko. Izan ere, pre­soen eta haien ger­tu­koen jar­dun poli­ti­koa zigor­tze­ko eta anto­la­kun­tza poli­ti­koa saihes­te­ko hel­bu­ruz, sal­bues­pe­nez­ko tra­tae­ra bat apli­katzen ari zaie.

Aste honen hasie­ran hain­bat pre­so poli­ti­kok sina­tu­ta­ko gutun baten bitar­tez argi­ta­ra­tu da, EAE­ko kar­tze­len kudea­ke­ta­ra­ko esku­me­na Eus­ko Jaur­la­ritzak jaso zue­ne­tik, zen­bait pre­so­ri bisi­tak jasotze­ko esku­bi­dea ukatzen ari zaie­la. Hamar­na­ka bisi­ta-eskae­ra bota dituz­te atze­ra kar­tze­le­ta­ko zuzen­da­ritzek, EAE­ko kar­tze­len Ana­li­si eta Ins­pek­zio­ra­ko Zer­bitzuak eta Ertzain­tzak jaso­ta­ko infor­ma­zioak eta agin­duak oina­rri har­tu­ta. Bisi­tak eskatzai­lea­ren eta pre­soa­ren ideo­lo­gia­ga­tik edo mili­tan­tzia poli­ti­koa­ga­tik uka­tu dituz­te, eta due­la hila­be­te batzuk fil­tra­tu zen doku­men­tuan age­ri denez, hone­la jus­ti­fi­katzen dute Eus­ko Jaur­la­ritza­ren Egoitza Nagu­si­tik: “…apa­re­ce vin­cu­la­do a gru­pos con­tra­rios a la línea ofi­cial y par­ti­da­rios de estra­te­gias de con­fron­ta­ción, per­fil que com­par­te con el interno solicitante”.

Zen­bait pre­sok, egoe­ra horri amaie­ra ema­te­ko asmoz, Ikus­ka­ritza Peni­ten­tzia­rio­ko Epai­te­gia­ri sala­ke­tak eta kexak hela­ra­zi izan diz­kio­te, bai­na Auzi­te­gi Nazio­na­le­ko epai­leek kar­tze­la­ko zuzen­da­ritza­ren eta Eus­ko Jaur­la­ritza­ren neu­rri zigor­tzai­leak babes­tu dituz­te segur­ta­su­na­ren eta kar­tze­la­ren orde­na­ren ize­nean. Esan beza­la, Eus­ko Jaur­la­ritza bisi­tak debe­katze­ko ema­ten ari den arra­zoia hau­xe da: pre­soa zein eskatzai­lea Ezker Aber­tza­lea­ren ildo ofi­zia­la­re­ki­ko kri­ti­koak eta kon­fron­ta­zio estra­te­gien alde­koak iza­tea. Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­la ere neu­rri hau babes­ten ari da, esa­nez jus­ti­fi­ka­tu­ta dagoe­la bisi­tak ukatzea damu­ke­ten aur­ka­koak eta borro­ka­ren alde­koak diren pos­tu­la­tu ideo­lo­gi­koak babes­ten dituz­ten pre­soen eta bisi­ta­rien kasuan.

Bisi­tez gain, kar­tze­la­ko kul­tur eta kirol eki­tal­die­tan par­te har­tze­ko mugak jar­tzen ari zaiz­kie hain­bat pre­so­ri, eta baz­ter­tuak iza­ten ari dira. Pre­soen posi­zio­na­men­du ideo­lo­gi­koa­ren ara­be­ra, kar­tze­la barru­ko eki­me­ne­tan par­te har­tze­ko tra­tae­ra des­ber­di­nak apli­katzen zaiz­kie, pre­soen arte­ko bereiz­ke­tak bul­tzatze­ko eta esku­bi­de des­ber­din­ta­su­nak sor­tze­ko. Horrez gain, eki­men horiek aurre­ra era­ma­te­ko asmoz kar­tze­la­ra joa­te­koak ziren hain­bat kul­tur­gi­le edo kiro­la­ri­ri ere sarre­ra uka­tu zaie arra­zoi berberengatik.

Argi dugu Eus­ko Jaur­la­ritza apli­katzen ari den tra­tae­ra baz­ter­tzai­le honen hel­bu­rua pre­soei borro­ka­ra­ko eta anto­latze­ko bal­din­tzak eza­batzea dela. Bate­tik, haien izae­ra poli­ti­koa uka­tuz, sumi­sio­ko bide bat jarrai­tu deza­ten. Bes­te­tik, kalean borro­ka­ra­ko hau­tua egi­ten dute­ne­kin komu­ni­ka­zioak moz­tuz, egun­go egoe­ra poli­ti­ko eta sozia­la­ren berri zuze­nik jaso ez dezaten.

Egoe­ra honen aurrean, PNV-PSE­ren gober­nua­ri aipa­tu­ta­ko sal­bues­pen eta baz­ter­ke­ta neu­rriak alde bate­ra utzi ditza­la exijitzen dio­gu, eta gai­non­tze­ko alder­di poli­ti­koei ere haien isil­ta­sun kon­pli­zea apur­tu eta tra­tu baz­ter­tzai­le honen aur­ka­ko jarre­ra irmoa adie­raz­te­ko eskatzen diegu.

Espai­niar Esta­tuak ezar­tzen zuen dis­per­tsio egoe­ra amai­tu bada ere, Eus­kal Herri­ko kar­tze­le­tan zapal­kun­tzak eta pre­soen aur­ka­ko xan­taia poli­ti­koak inda­rrean jarraitzen dute. Guk argi dugu pre­so poli­ti­koen aska­ta­su­na ez dela eto­rri­ko haien izae­ra poli­ti­koa ukatze­tik, anto­la­kun­tza­ren eta borro­ka­ren esku­tik baizik.

Pre­soak borro­kan, gu ere bai!
Pre­soak kale­ra, amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *