UZTAILEKO-BALANTZE-ERREPRESIBOA.jpg

UZTAILEKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/​07/​02 Por­tu­ga­le­ten lagun bat jaza­rri zuen Ertzain­tzak soi­nean zera­man pega­ti­na baten­ga­tik. Ingu­ra­tu eta hor­ma­ren kon­tra jarri zuten.

2024/​07/​03 Zaba­lla­ko espetxe­ko zuzen­da­ritzak “Pla­za hau gurea da” antzez­la­na egi­te­koak ziren Eki­da­ko hain­bat mili­tan­te­ri sar­bi­dea debe­ka­tu zien.

2024/​07/​05 Basau­ri­ko espetxean pre­so bat hilik ager­tu zen bere ziegan.

2024/​07/​05 Dani Pas­tor pre­so poli­ti­koa­ren alde­ko kon­tzen­tra­zioa bor­tiz­ki disol­ba­tu zuen Ertzain­tzak Erre­kal­de­ko jaie­tan eta hain­bat lagun iden­ti­fi­ka­tu zituen.

2024/​07/​08 Yous­sef Mah­mou­di mili­tan­te saha­ra­rra komi­sal­de­gi­ra ber­ta­ratze­ra dei­tu zuen Espai­na­ko Poli­ziak, bi astez Loiu­ko aire­por­tuan atxi­ki­rik izan ostean.

2024/​07/​09 Otxan­te­gi­ko des­alo­joan atxi­lo­tu­ta­ko kidea­ri 1.600 euro­ko isu­na eta 9 hila­be­te­ko espetxe-zigo­rra eza­rri ziz­kion epai­leak, bes­te 40 per­tso­na ingu­ru isu­nen zai daude.

2024/​07/​11 Orgu­llo Cazu­rro tal­de faxis­ta­ko kide bati aurre egi­tea­ga­tik per­tso­na bat atxi­lo­tu zuten Gasteizen.

2024/​07/​15 Akor­dio bate­ra hel­du ostean 2 urte­ko kar­tze­la-zigo­rra eta 2.700 euro­ko isu­na eza­rri zio­ten Itur­men­di­ko bizi­la­gun bate­ri Auzi­te­gi Nazio­na­lak “terro­ris­moa gorai­patzea” leporatuta.

2024/​07/​16 Hogei urte­ko espetxe-zigo­rra eskatzen dute zaz­pi herri­ta­rren­tza­ko Aroz­te­gi­ko obrak gel­ditzea­ga­tik. “Tal­de kri­mi­nal anto­la­tua” osatzea lepo­ratzen diete.

2024/​07/​17 Pan­de­mia­ren hari­ra eza­rri­ta­ko murriz­ke­ten aitza­kia­pean Azpei­tian 2021ean jaza­rri eta atxi­lo­tu zituz­ten hain­bat gaz­te kon­de­na­tu dituzte.

2024/​07/​17 Ertzain­tzak eta Hon­da­rri­bi­ko Udal­tzain­goak Bida­so­ko Gaz­te Lan­gi­leon Asan­bla­da bota du Hon­da­rri­bi­ko Pira­ten Gaz­te­lu­ko lorategitik.

2024/​07/​18 Agin­du judi­zia­lik era­kutsi gabe Ertzain­tzak eta Bil­bo­ko Udal­tzain­goak Ares­ti Zen­tro Sozia­lis­ta des­alo­ja­tu zuten.

2024/​07/​18 Gas­teiz­ko Sal­bu­rua auzoan fami­lia baten etxe­ga­betzea­ri aurre egin zio­ten per­tso­nen kon­tra gogor oldar­tu zen Gas­teiz­ko Udaltzaingoa.

2024/​07/​22 Ordi­zian, fes­tan zebil­tzan gaz­te batzuen kon­tra kar­ga­tu zuen Ertzain­tzak, Udal­tzain­goak dei­tu­ta. Zen­bait zau­ri­tu era­gin zituzten.

2024/​07/​23 Hego Eus­kal Herrian jar­du­ten duten poli­ziak saritzen jarraitzen du Espai­na­ko Gober­nuak “lurral­de­ta­su­na” aitza­kitzat hartuta.

2024/​07/​24 Jar­dun anto­la­kun­deak sala­tu zue­nez Donos­ti­ko kaun­tau­ri espa­zioa des­alo­ja­tu zuten.

2024/​07/​25 Olin­pia­dak aitza­kitzat har­tuz kon­tro­lak area­go­tu ziren Eus­kal Herria zatitzen duen mugan.

2024/​07/​29 UPN‑k Liza­rra­ko txos­nak ohi­ko tokian jar­tzea debe­ka­tu zuen.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *