Gudari-Eguna-2024.jpg

Guda­ri Egu­na 2024

Tabla de contenidos

Fran­kis­mo garai­ko eli­te poli­ti­ko, mili­tar, poli­zial eta juri­di­ko ber­be­rek jarrai­tu zuten eta jarraitzen dute bote­rea edukitzen.

Bes­te urte­be­tez, hel­du da irai­la­ren 27a, Guda­ri Egu­na. Aur­ten 49 urte betetzen dira Fran­cok bere azken fusi­la­men­duak agin­du zitue­ne­tik. Orduan Jon Pare­des Manot “Txi­ki” eta Anjel Otae­gi Etxe­be­rria ETA­ko mili­tan­te­ak erail zituz­ten Eus­kal Herria­ren­tza­ko inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa ira­baz­te­ko borro­ka egi­tea­ga­tik. Haie­kin bate­ra, Xosé Hum­ber­to Bae­na Alon­so, José Luis San­chez Bra­vo eta Ramón Gar­cía Sanz FRA­Pe­ko mili­tan­te­ak ere fusi­la­tu zituz­ten komu­nis­moa­ren alde borro­ka egiteagatik.

Fusi­la­men­du hauek eta bi urte­ra “Tran­tsi­zio” ize­nez eza­gu­tu­ta­ko pro­ze­sua hasi zuen Espai­nia­ko esta­tuak. Itxu­raz eta for­me­tan dena aldatzen zena­ren iru­dia eman nahi izan zuten, bai­na esen­tzian sis­te­ma­ren zuta­be guz­tiek bere horre­tan iraun dute gaur egu­ne­ra arte: fran­kis­mo garai­ko eli­te poli­ti­ko, mili­tar, poli­zial eta juri­di­ko ber­be­rek jarrai­tu zuten eta jarraitzen dute bote­rea edukitzen.

Horren ondo­rio dira ustez­ko demo­kra­zian Espai­nia­ko esta­tuak era­gin­da­ko erail­ke­ta poli­ti­koak, apli­ka­tu­ta­ko tor­tu­ra sis­te­ma­ti­koak, gober­nu ezber­di­nek sor­tu­ta­ko tal­de para­po­li­zia­lak eta Eus­kal Herri­ko kaleak poli­zial­ki eta mili­tar­ki oku­pa­tu­ta man­ten­du izana.

Horre­ga­tik, 2024. urtean, orain­dik ere tor­tu­ra­pean lor­tu­ta­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rri­tu­ta, doze­na­ka eus­kal pre­so poli­ti­ko gel­ditzen dira espai­niar eta fran­tziar kar­tze­le­tan. Horre­ga­tik, pro­ze­su judi­zia­lek, jazar­pen eta infil­tra­zio poli­zia­lek, espioitza kasuek eta anto­latze, bil­tze eta mobi­li­za­zio esku­bi­deen aur­ka­ko era­soek ez dute etenik.

Kapi­ta­lis­moa­ren kri­si garaio­tan mise­ria eta pobretze oro­kor­tua kon­trol sozia­la­ri, auto­ri­ta­ris­moa­ren gora­ka­da­ri, Israel eta NATO­ren sarras­kiei zein bio­len­tzia poli­zial gupi­da­ga­bea­ri lotu­ta datoz. Basa­ke­ria honen aurrean anto­latzea eta borro­katzea, eta, gaur­ko egu­na­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez, bihar­ko Eus­kal Herri gorria erai­kitze­ra bidean haien alea jarri eta dena ema­tea­ga­tik iza­rre­tan ditu­gun kide guz­ti horiek oroitzea eta haien borro­ka gorai­pa­tu eta bizi­rik man­ten­tzea bes­te­rik ez zai­gu geratzen.

Bai­na nola oroi­tu behar ditu­gu? Ira­ga­ne­ko zer­bait beza­la? Inon­go alda­rri eta edu­ki poli­ti­ko­rik gabe? Eus­kal Herrian azken hamar­ka­de­tan sis­te­man guz­tiz inte­gra­tu den sek­to­re poli­ti­koak Guda­ri Egu­na­ri ize­na ere eza­ba­tu egin dio. Aur­ten eki­tal­diak egin­go dituz­te “Txi­ki eta Otae­gi­ren 49. urteu­rre­na” omen dela­ko, bai­na haien afi­xe­tan ez da “Guda­ri Egu­na­ri” erre­fe­ren­tzia mini­mo­rik ere ager­tzen. Borro­ka albo bate­ra uztea zein alda­rri­ka­pen eta edu­ki poli­ti­koa hus­tutzea nahi­koa ez eta orain ize­na bera ere eza­ba­tu egin dio­te Guda­ri Egu­na­ri. Amne­sia kolek­ti­boa­ren garaio­tan, otzan nahi gai­tuz­ten garai ilu­no­tan, ez gara asi­mi­la­tuen jokoan ero­ri­ko. Guda­rien oroi­me­na, duin­ta­su­na eta borro­ka­ren suga­rra bizi­rik man­ten­du­ko ditugu.

Haien egi­nak, ize­nak eta iza­nak oroi­tu eta lau hai­ze­ta­ra alda­rri­ka­tu­ko ditu­gu, gaur­ko eta bihar­ko borro­ke­tan pre­sen­te edu­ki­ko ditu­gu. Dena eman due­na­ri dena zaio­la­ko zor, aska­ta­sun hai­zea dire­nei beti­ko argia.

Guda­riek utzi­ta­ko lorratze­tik, bio­len­tzia­ren bitar­tez ukatzen diz­ki­gu­ten esku­bi­de oina­rriz­koe­nen defen­tsan eta erre­pre­sioa­ren aur­ka anto­la­tu beha­rra dau­ka­gu. Ildo horre­ta­tik, mili­tan­te poli­ti­ko guz­tien defen­t­sa egi­te­ko amnis­tia osoa defen­datzen jarrai­tu­ko du Tin­ko anto­la­kun­deak. Amnis­tia osoa ez dugu­la­ko esta­tuen erre­pre­sioa onar­tzen, Amnis­tia osoa gure esku­bi­deen alde borro­ka egi­tea zile­gi dela­ko. Amnis­tia osoa ez dugu­la­ko zapal­du­ta bizitze­rik onar­tzen eta beti­ko zapal­kun­tza ber­di­nek dirautelako.

Gaur­ko egu­nean, aska­ta­su­na­ren alde bizitza eman zuten borro­ka­la­ri guz­tiez gain, gaur egun kar­tze­le­tan tin­ko eta duin­ta­su­nez man­ten­tzen diren pre­so poli­ti­koak zein erbes­tean dau­den ihes­la­ri eta erre­fu­xia­tu poli­ti­koak ditu­gu gogoan.

Amaitze­ko, Zaba­lla­ko espetxean dau­den eus­kal pre­so poli­ti­ko batzuek borro­kal­dia hasi zuten loku­to­rioe­tan haien urkoe­kin komu­ni­katze­ko dauz­ka­ten ara­zoak salatze­ko eta hauei kon­pon­bi­dea ema­te­ko. Guda­ri Egun hone­tan, bes­te behin ere etsaia­ren zie­ge­tan duin­ta­su­nez eta borro­kan jarraitzen duten hoien ado­rea eta keme­na ere azpi­ma­rra­tu eta gorai­pa­tu nahi ditu­gu, haie­kin gau­de­la azpi­ma­rra­tuz eta haien borro­ka sustengatuz.

Atzo­ko, gaur­ko eta bihar­ko guda­rien defen­tsan: amnis­tia osoa! Borro­ka da bide bakarra!!!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *