Geor­ges Ibrahim Abda­llah askatu!

Geor­ges Ibrahim Abda­llah, 1951ko api­ri­la­ren 2an Liba­non jaio zen mili­tan­te komu­nis­tak 40 urte bete ditu pre­so esta­tu fran­tse­sean, egun Lan­ne­me­zan­go espetxean dagoelarik.

Bizi oso­ra­ko kar­tze­la zigo­rra eza­rri zion Fran­tziar esta­tu terro­ris­tak Pales­ti­nar Erre­sis­ten­tzia­ren mili­tan­tea iza­tea­ga­tik. 40 urte­ko oina­ze honen ostean, Euro­pan espetxean den­bo­ra gehien dara­man pre­so poli­ti­koa da ezbai­rik barik.

Fran­tzia­ko esta­tuak bizi oso­ra­ko espetxe zigo­rrak ezar­tzen diz­kie Geor­ges beza­la­ko aska­ta­sun uni­ber­tsa­la­ren alde­ko mili­tan­te ere­du­ga­rriei sio­nis­mo nazie­na­re­kin eta haien geno­zi­dioa­re­kin harre­ma­na duen bitar­tean. Bai aurre­tik zein Geor­ges espetxean dagoen 40 urte haue­tan, Fran­tziar esta­tuak eten­ga­be kola­bo­ra­tu du Israe­le­kin, eta, bes­te behin ere, Men­de­bal­de­ko Euro­pa­ko esta­tuak Esta­tu Batuen eta bere sarras­ki-lagun den Israe­len txotxon­gi­loak bes­te­rik ez dire­la age­rian utzi dute.

Mili­tan­tzia komu­nis­ta, sio­nis­moa­ren aur­ka­ko eta Pales­ti­na batu eta aske baten alde­ko borro­ka­ri bizi oso­ra­ko zigo­rra eza­rri dio ira­gan kolo­nial bel­tzaz eta hamai­ka gerra zein sarras­kie­tan zuze­nean par­te har­tzeaz damutzen ez den Fran­tziar esta­tu terroristak.

Mun­du hobe baten alde gabil­tza­nok, Eus­kal Herri batu, aske eta sozia­lis­ta bat nahi dugu­nok, Fran­tziar esta­tua eta bere izae­ra salatzen jarrai­tu behar dugu nahi­taez eta mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leen­tza­ko amnis­tia osoa, hau da, aska­ta­sun osoa aldarrikatzen.

Amaitze­ko, Geor­ges Ibrahim Abda­llah mili­tan­tea­ren irmo­ta­su­na zein duin­ta­su­na gorai­pa­tu nahi­ko genu­ke. Bizi oso­ra­ko zigo­rra jaso­ta ere, tin­ko man­ten­du dela­ko bere ideie­tan eta ere­du­ga­rria izan dela­ko bere bizitza osoan, espetxean nahiz kalean.

Geor­ges Ibrahim Abda­llah askatu! 

Amnis­tia osoa mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraultzaileentzat! 

Borro­ka da bide bakarra!!!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *