Hispanitatearen-eta-basakeria-kapitalistaren-aurrean.jpg

His­pa­ni­ta­tea­ren eta basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean

Edukien taula/ Tabla de contenidos

Urria­ren 12a dugu gaur, bes­te urte­be­tez, esta­tu espai­nia­rre­ko kla­se poli­ti­ko erreak­zio­na­rioe­nak, des­fi­le mili­ta­rren bidez, zibi­li­za­zioa­ren eta erli­jio kato­li­koa­ren ize­nean sarras­ki­tu edo eskla­bo bihur­tu zituen ehun­ka herri­ren inpo­sa­ke­ta, kon­kis­ta, kolo­ni­za­zioa, zapal­kun­tza eta sarras­kia ospatzen du. Kla­se erreak­zio­na­rio horrek fran­kis­mo garai­tik agin­tzen du Espai­nian “tran­tsi­zio” garai­tik aurre­ra sal­du zen ezke­rre­ko opo­si­zio guz­tia­ren babes eta ber­mea­re­kin, sis­te­man inte­gra­tu­ta dau­den eus­kal zen­tro-eskuin zein ezke­rre­ko alder­di, koa­li­zio edo mugi­men­du poli­ti­ko guz­tien babes, ber­me eta oni­ritzia­re­kin batera.

Espai­niar inpe­ria­lis­moa­ren inpo­sa­ke­ta poli­ti­ko, kul­tu­ral eta mili­tar horrek, bes­te herrien asmo demo­kra­ti­ko guz­tiak zapal­tzeaz gain, bere herri­tar diren horien­tzat ere inpo­sa­ke­ta supo­satzen du. Gaur egun bere sus­traie­tan fran­kis­mo­tik jaso­ta­ko kul­tu­ra zahar­ki­tu eta her­doil­dua man­ten­tzen duen esta­tu baten pean inda­rrez ezar­tzen zaion esplo­ta­zioa eta erre­pre­sioa pai­ratzen bai­tu Espai­nia­ko lan­gi­le klaseak.

His­pa­ni­ta­tea­ren egu­nean, Eus­kal Herriak, Esta­tu espai­nia­rra­ren zapal­kun­tza eta esplo­ta­zio­pean jarraitzen duten bes­te herri anaia-arre­ba asko­re­kin bate­ra, lotu­ra inter­na­zio­na­lis­ta­rik zin­tzoe­nak estu­tu behar­ko lituz­ke. Beren aza­le­tan erre­pre­sio gupi­da­ga­bee­na jasan duten edo pai­ratzen ari diren lan­gi­le kla­se­ko mili­tan­te iraul­tzai­le guz­tiak, ero­riak, heroiak, nonahi­ko guda­ri eta borro­ka­la­riak zein gaur egun bahi­tu­ta dauz­ka­ten pre­so poli­ti­ko guz­tiak, lehen pla­noan jarri­ko dituen borro­ka egu­na izan behar da gaurkoa.

Egun hau amnis­tia osoa­ren alde­ko borro­ka egu­na bihur deza­gun, zapal­kun­tza nazio­na­la­ren, esplo­ta­zio kapi­ta­lis­ta­ren, lege erre­pre­si­boen eta poli­zia eta oku­pa­zio inda­rren aur­ka­koa. Espai­nia­ko esta­tu inpe­ria­lis­ta his­to­ria­ren zabor­te­gi­ra bidal dezagun.

Amaitze­ko, borro­ka arma­tu­rik gabe­ko ziklo poli­ti­ko berri hone­tan, bio­len­tzia­ren mono­po­li­oa esta­tuek haien eskue­tan iza­ten jarraitzen duten garaio­tan, Espai­nia­ko Poli­zia Nazio­na­la eta Guar­dia Zibi­la Eus­kal Herri­ko kalee­tan indar era­kus­tal­diak egi­ten ari dira, azken horiek gaur Gas­tei­zen egin­go duten des­fi­le higuin­ga­rria kasu.

Kolo­re ezber­di­ne­ko txa­kur zein mili­ta­rrak, tor­tu­tatzai­le eta hil­tzai­leak guz­tiak: espai­nia­rrak, fran­tzia­rrak, NATO­re­nak zein tokian toki­ko zipaioak, aske izan nahi duten herrien eta lan­gi­le kla­sea­ren etsaiak dira. Gure bete­beha­rra da, gaur eta bes­te behin ere, haiek sei­na­latzea eta era­gi­ten duten erre­pre­sio bor­titz horren aurrean elkar­ta­su­na anto­latzea eta guz­tiok bate­ra aurre egitea.

Eus­kal Herriak eta lan­gi­le­riak bizi behar dute­la­ko, borro­katzea zile­gi dela­ko, his­pa­ni­ta­tea­ren eta basa­ke­ria kapi­ta­lis­ta­ren aurrean: borro­ka da bide bakarra! 

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *