1733605926_Borrokatzea-zilegi-delako-jo-ta-ke-amnistia-osoa-lortu-arte.jpg

Borro­katzea zile­gi dela­ko, jo ta ke amnis­tia osoa lor­tu arte!

Bes­te urte­be­tez Duran­go­ko Lan­da­ko gunean batu gara amnis­tia osoa alda­rri­katze­ko. Ustez­ko garai berriak sal­tzen diz­ki­gu­ten garai ilu­no­tan, espai­niar eta fran­tziar esta­tu zapal­tzai­leen espetxeek eus­kal pre­so poli­ti­koz josi­ta jarraitzen dute. Espai­niar esta­tuak dis­per­tsio poli­ti­ka ber­tan behe­ra utzi zue­ne­tik eus­kal pre­so poli­ti­ko gehie­nak espai­niar esta­tuak gure lurrean dituen espetxee­tan dituz­te gati­bu, bai­na, ondo daki­gu­nez, espetxea espetxea da, Zaba­llan, Basau­rin, Mar­tu­te­nen, Iru­ñean, Puer­ton edo Lyo­nen egon.

Eus­kal Herri­ko espetxee­tan eus­kal pre­so poli­ti­koen aur­ka­ko eten­ga­be­ko zapal­kun­tzak darrai. Gai­ne­ra, Eus­kal Auto­no­mia Erki­de­goak ber­to­ko espetxeak kudeatze­ko kon­tze­sioa lor­tu zue­ne­tik, espai­nia­rren morroi diren eta zipaio hutsak diren agin­ta­ri edo poli­ti­ka­riek lehen­go sal­bues­pen neu­rri ber­di­ne­kin eran­tzun die­te eus­kal pre­soei. Horren adi­bi­de gar­bi eta larrie­ne­ta­ri­koa Eus­ko Jaur­la­ritzak sor­tu duen espetxe komi­sioa litza­te­ke, eus­kal pre­soen seni­de eta urkoen zerren­da bel­tzak egin eta horiei haien mili­tan­tzia edo pen­tsa­ke­ra poli­ti­koa­ren­ga­tik bisi­tak ukatzen diz­kien komi­sioa hain zuzen ere. Azken hau oina­rri-oina­rriz­ko esku­bi­de urra­ke­ta da, pre­soek haien seni­de eta urkoe­kin komu­ni­katze­ko duten esku­bi­dea urratzen delarik.

Horrez gain, azken hila­be­tee­tan espetxe­ko bal­din­tza kas­ka­rrak dire­la eta Zaba­lla­ko eus­kal pre­soek aurre­ra era­man duten borro­ka ere zapal­kun­tzak, esku­bi­de urra­ke­tek eta sal­bues­pen egoe­rak bere horre­tan diraue­la adie­raz­ten duen bes­te adi­bi­de gar­bi bat da.

Bes­tal­de, eus­kal pre­so, ihes­la­ri eta erre­fu­xia­tu poli­ti­koe­ki­ko elkar­ta­su­na­ri eta amnis­tia osoa­ren alda­rri­ka­pe­na­ri eta borro­ka­ri dago­kio­nez, ezin deza­ke­gu aipa­tu gabe utzi Ibai Agi­na­ga eus­kal pre­so poli­ti­ko ohia­ren ongi eto­rria anto­latzea­ga­tik epai­tuak izan­go diren eus­kal mili­tan­te­ak, horie­ta­tik bi gai­ne­ra Tin­ko­ko mili­tan­te­ak direlarik.

Esta­tuek haien indar eta erre­pre­sioa dara­bil­te adie­raz­pen iraul­tzai­le oro zapal­tze­ko. Era­so horien aurrean altxa­tu, erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko elkar­ta­su­na sare­tu eta borro­katzea dagokigu.

Amnis­tia osoa­ren alda­rria eta eus­kal pre­so, ihes­la­ri eta erre­fu­xia­tu poli­ti­koe­ki­ko elkar­ta­su­na haus­po­tu behar dugu, “amnis­tia osoa” ter­mi­noak bar­ne­bil­tzen duen zapal­kun­tza oro­ren amaie­ra, eta beraz, guda­ri guz­tien etxe­ratzea zein gure herri eta kla­sea­ren aska­ta­sun osoa lor­tze­ra bidean. Bide horre­tan bide­la­gun izan­go ditu­gu espetxee­tan gati­bu dauz­ka­ten kideak.

Ez genu­ke buka­tu nahi Pales­ti­na­ko herri lan­gi­lea­ri elkar­ta­su­na adie­ra­zi gabe. Eta batez ere ber­ta­ko pre­so poli­ti­koak eta haien borro­ka gorai­pa­tu gabe.

Borro­katzea zile­gi dela­ko, jo ta ke amnis­tia osoa lor­tu arte!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *