Preso-Politikoen-Nazioarteko-Eguna-2025.jpg

Pre­so Poli­ti­koen Nazioar­te­ko Egu­na 2025

Tabla de contenidos

Mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leak gati­bu dau­den artean gure esku dago haien borro­ka­ren leku­koa har­tu eta haien­tza­ko amnis­tia osoa aldarrikatzea.

Gaur api­ri­la­ren 17a da, Pre­so Poli­ti­koen Nazioar­te­ko egu­na. Urte­ro legez, egun hone­tan eus­kal pre­so, ihes­la­ri, depor­ta­tu eta erre­fu­xia­tuak eta haien borro­ka gorai­pa­tu nahi ditu­gu, aipa­men bere­zia egi­nez etsaien xan­taien eta damu zein kola­bo­ra­zio eskae­ren aurrean duin­ta­su­na ardatz har­tuz haien mili­tan­tzia iraul­tzai­lea man­ten­du eta tin­ko dau­den eus­kal pre­so politikoei. 

Bes­tal­de, egun bere­zi honi erre­fe­ren­tzia egi­nez eta inter­na­zio­na­lis­moa­ren ban­de­ra astin­duz, mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leak gogoan har­tze­ko egu­na da gaur­koa, zapal­kun­tza guz­tien aur­ka borro­ka egin eta mun­du­ko txo­ko ezber­di­ne­ta­ko zie­ga uste­le­tan gati­bu har­tu dituz­ten mili­tan­te iraul­tzai­le guz­tiak, haien duin­ta­su­na eta haien borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na goraipatzekoa.

Inter­na­zio­na­lis­moa­re­kin jarrai­tuz, ezin dugu Geor­ges Ibrahim Abda­llah liba­noar mili­tan­te komu­nis­ta eta pre­so poli­ti­koa aipa­tu gabe utzi. 40 urte­tik gora­ko espetxeal­di luzea­ren ostean Fran­tzia­ko esta­tuak aska­tu egin­go zue­la ira­ga­rri zuen iaz­ko udaz­ke­nean, bai­na era­ba­kia gutxie­nez ekai­ne­ra atze­ratzea era­ba­ki du Paris­ko Auzitegiak.

Geor­ges Ibrahim Abda­llah­re­kin bate­ra, Pales­ti­nar Erre­sis­ten­tzia­ko kide diren pre­so poli­ti­koak gogoan ditu­gu eta oro­ko­rrean Pales­ti­nar herri osoa, jasa­ten ari den sarras­ki eta geno­zi­dioa­ren aurrean duin­ta­su­nez eta etsaia­ren aurrean borro­kan tin­ko dabilelako.

Horrez gain, Tur­kia­ko sarras­ki espetxee­tan dau­den 10 pre­so poli­ti­ko gose gre­ban dau­de Tur­kiar esta­tu faxis­ta­ren espetxe poli­ti­ka kru­de­la­ren aur­ka. Bihoa­kie gure elkar­ta­sun eta babes osoa Eus­kal Herritik.

Mun­du­ko pre­so poli­ti­ko iraul­tzai­leak gati­bu dau­den artean gure esku dago haien borro­ka­ren leku­koa har­tu eta haien­tza­ko amnis­tia osoa alda­rri­katzea. Amnis­tia osoak guda­ri guz­tien aska­ta­sun osoaz eta haien borro­ka­ren aitor­tzaz gain haiek guda­ra bul­tza­tu­ta­ko zapal­kun­tzen amaie­ra daka­rre­la­ko ezin­bes­tean, hau da, gure kasuan gure herria­ren eta kla­sea­ren behin beti­ko aska­ta­su­na, hots, zapal­kun­tza­rik gabe­ko Eus­kal Herri askea, eta, nos­ki, guda­rien borro­ka­ren zile­gi­ta­su­na eta mere­zi­ta­ko aitortza. 

Batzuk sis­te­man guz­tiz inte­gra­tu­ta eta asi­mi­la­tu­ta badau­de ere, azken urtee­tan hain­bat per­tso­na eta mugi­men­du izan dira amnis­tia osoa­ren alde­ko lanean engaia­tu eta bere suga­rra piz­tu­rik man­ten­tzen dute­nak. Esta­tu bur­ge­sen erre­pre­sioa­ren aurrean makur­tu barik borro­kan aurre­ra darrai­gu eta gure arte­ko harre­ma­nak estu­tu eta erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko fron­te aman­ko­mun bat sor­tzea izan­go da esta­tuei aurre egi­te­ko arma era­gin­ko­rre­na. Bide horre­tan aur­ki­tu­ko gai­tu­zue, erre­pre­sioa­ren aur­ka eta amnis­tia osoa­ren alde! 

Gora mun­du­ko pre­so poli­ti­koak! Amnis­tia osoa! 

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *