J.M. ETXEBARRIA “GOIERRI”-K EPPK UTZI DU

Tabla de contenidos

Hila­be­tee­tan zehar ezin saihes­tuz­koa atze­ratzen joan eta gero jada EPP­Kre­kin iden­ti­fi­ka­tua sen­titzen ez nin­tze­la­rik, inoiz bizitze­rik uste izan ez nuen unea iritsi da: nire mili­tan­te bizitzan leku oso garran­tzitsua izan duen EPPK­ko mili­tan­te iza­tea­ri utzi diot.

Kaleak eten­ga­be barri­ka­dez, gomaz­ko pilo­tez, ke botez… lepo zeu­den herri batean hazi nin­tzen, Ore­re­tan. Bai­na ordu­ko nire xalo­ta­sun har­tan ez nin­tzen guz­tiz jabetzen haren zergatiaz. 

12 urte nitue­nean, ordea, nire lehen­gu­su Jokin Zai­zar Garai­koetxea ETA (PM)ko mili­tan­tea­ren heriotza ger­ta­tu zen, zehaz­ki 1977ko uztai­la­ren 26an. Kol­pe min­ga­rri hori izan zen nire kon­pro­me­zu borro­ka­la­ria piz­tu zuena. 

Ondo­ko urtee­tan era­ba­ki nuen Joki­nen leku­koa­ri hel­tzea eta ahal bezain dui­nen era­ma­ten saia­tu naiz, nire akats guz­tie­kin, bai­na beti gure herria­re­ki­ko mai­ta­su­na oinarri. 

Joki­nek 20 urte­re­kin isu­ri zuen odo­laz sen­do­tu zituen gure herria­ren ikur den haritza­ren sus­traiak. Bai­na gaur egun, ero­ri­ta­ko kide asko­ren gisan, ahaz­tu­ran dau­ka­te bere jaio­te­rri den Iru­ran. Ez du mere­zi non­bait bere heriotz egu­nean oroitze­rik ere. Joki­nen eta ero­ri­ta­ko gai­non­tze­ko kideen memo­ria soi­lik gure herria­re­ki­ko kon­pro­me­zua eta mai­ta­su­na aitor­tzen duten herri­tar gutxi batzuek eta bere seni­deek man­ten­tzen dute bizirik.

Joki­nen nahiz ero­ri­ta­ko bur­ki­de guz­tien memo­ria, kar­tze­lan duin­ta­su­na­ren bidean tin­ko jarrai deza­gun argia ema­ten digu­ten. Agur mai­ta­kor bat hela­ra­zi nahi diet borro­kan ero­ri­ta­ko Peru, Gude, Rafa, Arran­tza­le, Mikel eta Egoitz guda­ri ore­re­ta­rren seni­deei. Beti izan­go dira gurekin.

EPPK bere “Etxe­ra” oihua­re­kin burutzen ari den bidea “sál­ve­se quien pue­da” deritzan poli­ti­ka baino ez da, bere horre­tan espetxe­tik irte­tea soi­lik bilatzen due­na. Gogo­rra suer­ta dai­te­ke hala adie­raz­tea bai­na hau­xe da kar­tze­le­ta­ko egu­ne­ro­ko­ta­su­nean bizi dugun errea­li­ta­te gor­di­na. Guz­ti hau ibil­bi­de poli­ti­ko his­to­ri­ko baten era­ba­te­ko uka­pe­na bila­ka­tu da, bai­ta espetxe sis­te­ma­ren (kale­ra ate­ratze­ko bai­me­nak, espetxe lanak, jus­ti­zia erres­tau­ra­ti­boa…) bete-bete­ko asi­mi­la­zioan nahiz nor­be­ra izan dena­re­ki­ko lotsa­raz­tea ere. 

Guz­ti honen adi­bi­de argia izan zen ongi eto­rriak ber­tan behe­ra uzte­ko era­ba­kia­ri oni­ritzia eman zion EPP­Kren agi­ria, Eus­kal Pre­so Poli­ti­koak euren herrie­ta­ra gor­de­ka eta gizatxar batzuen pare itzul zite­zen onar­tzen zuena. 

Egun­go EPP­Kren kon­pro­me­zu eta elkar­ta­sun eza Pales­ti­na­ko herria­ren aur­ka­ko geno­zi­dioa­re­ki­koan nabar­men­tzen da, bere ixil­ta­su­na guz­tiz lotsa­ga­rria dela­rik, ez bai­tu sala­ke­ta edo elkar­ta­sun hitz bakar bat ere adie­raz­te­ko gai­ta­su­nik izan. Guz­ti horrek atzean gor­detzen due­na bel­du­rra da, espetxe irtee­rak kolo­kan jar­tzea­ri bel­du­rra, eta espetxe batzor­de nahiz epai­lee­ki­ko beldurra. 

Min­ga­rria da aska­pen borro­ka­re­ki­ko ukoa zein mutu­rre­ta­raino iritsi den egiaz­tatzea eta zein lot­sa gutxi dagoen horre­ta­ra­ko. “Jus­ti­zia” espai­nia­rra­re­kin onar­tzen diren akor­dioez ari naiz, espetxea saihes­tu asmoz dene­ta­ri­ko umi­liatzeak onar­tzen dire­la­rik. Eta gai­ne­ra herria­ri garai­pen gisa sal­duz, era­ba­te­ko asi­mi­li­za­zioa eta zapal­kun­tzan oina­rritzen den “elkar­bi­zitza” bate­ra­ko bidean denean. 

Guz­ti hau zein uka­pen mai­la­ra iritsi den ikus­teak zer pen­t­sa ema­ten du, Eus­kal Herria ukatzen eta zapal­tzen dute­nek (ez ahaz­tu, orain­dik borro­kan jarraitzen dugu) ez zuten iru­di­ka­tu­ko euren ametsik one­nean ere ezar­tzen digu­ten zapal­kun­tza­re­ki­ko hain eran­tzun eskasik.

Sasi­bo­rro­ka­la­ri pol­tro­ne­roek bul­tza­tu­ta­ko kaleen indar­ga­betzeak erraz­tu du hori, ez bai­tau­ka­te euren jarre­ra maku­rra ezku­ta­tu bes­te hel­bu­ru­rik. Borro­ka hone­tan izan duten kon­pro­me­zua ez da inoiz iga­ro txoz­ne­tan kali­motxoak edan oste­ko lau oihu­ta­tik edo txo­koan tri­pa bapo bete­ta iraul­tze­taz hitz egi­te­tik hara­go. Ba al daki inork zer­tan den garaian agin­du zigu­ten des­obe­dien­tzia zibi­la? Ondo lego­ke kar­te­lak jar­tzea har­taz galdezka. 

Noiz­bait, aspal­di, esan zidan kide batek, gure herria­ren ara­zo nagu­sia borro­kan zihar­due­naz jabetze eza zela. Ez dakit haus­nar­ke­ta hura zuze­na zen ala ez. Zinez daki­dan baka­rra kide hark borro­ka­ren alde hone­tan ez due­la jarraitzen da, eta kalean dabi­le­la “sál­ve­se quien pueda”bideari jarrai­ka. Ezin da samin gehia­go metatu.

Gaur egun “amnis­tia” hitza debe­ka­tua dago, guz­tiz mada­ri­ka­tua, gure egu­na iritsi­ko zela ames­ten zen txo­koe­ta­ko hiz­te­gi­tik kan­po. Orain bere aipa­men hutsak gora­ga­lea era­gi­ten dio due­la gutxi arte “PRESOAK KALERA AMINISTIA OSOA” ezta­rria urratze­raino oihu­katzen zuten asko­ri. Bizitzak ezus­te­ko asko eman ohi ditue­la esa­ten da, eta hau ezus­te­ko horie­ta­ko bat ote den egi­ten dut galde.

Gaur, inoiz baino gehia­go, amnis­tia eta aska­ta­su­na leloak borro­ka, harro­ta­su­na, sakri­fi­zioa eta esku­za­bal­ta­su­na ditu esanhi. Batzuk iku­si­ko ez badu­gu ere, gure herriak iku­si­ko du argia, iza­te­ko­tan ami­nis­tia­ren bide­tik lor­tu­ko baita.

Bada­kit lerro hauek ira­ku­rri­ta dea­bru berrien tal­dean sar­tu­ko nau­te­la batzuek, errea­li­ta­te­tik kan­po ego­tea, euren jar­du­na oso­ki mai­seatzea, zutik eutsi nahi iza­tea, nahiz fron­te hone­ta­ra eka­rri gin­tuen zorio­ne­ko ero­ke­ria­ri uko ez egi­tea lepo­ratzen zaie­nen tal­dean hain zuzen. Erretxin guz­ti horien­tza­ko nire eran­tzun apa­la, behin hain fal­tan botatzen dugun EGIN egun­ka­rian ira­ku­rri nuen hau­xe: “Per­tso­na eskla­buak bere aska­ta­su­na­ren alde borro­kan dirauen per­tso­na­ren begi­ra­da gorro­to du”. 

On egin.

BELAR TXARRAK, ZAINAK LUZE.

INDEPENDENTZIA, SOZIALISMOA ETA AMNISTIA 

JESUS MARI ETXEBERRIA GARAIKOETXEA, EUSKAL PRESO POLITIKOA ZABALLAKO ESPETXEA

(2025÷11÷10)

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *