Kazeta.info agerkariak azaldu duenez, 50 bat lagun bildu dira Kontsulatu espinolaren aurrean sarekadaren kontra eginiko elgarretaratzean. «Independentzia eta sozialismoaruntz, euskal gazteria aintzina» zioen pankarta zabaldu dute eta Segiren ikurrak izan dituzte bertaratutakoek.
Segik deitutako mobilizazio honek alderdi eta eragile ezberdinen babesa jaso du. Besteak beste AB eta Batasuna alderdietako ordezkariak izan dira.
Ekimena amaitzerakoan agiria irakurri dute euskaraz eta frantsesez. Lehenik eta behin eraso berria salatu dute eta eragile ezberdinek helarazitako sostegua eskertu dute gazteek.
Sarekadak «bestelako eszenatokia eraiki ahal izaiteko fase berria oztopatzea» beste helbururik ez duela esan ostean, «kolpe guztien gainetik, gure parioa ez dute sekulan desbideratuko», nabamendu dute.
Baikotzak bere arloan egiten duen lana aurrera eramateko deia luzatu dute. «Denen artean, eramaten dugun lanari esker lortuko dugu eraso guzi hauer erantzun bateratu ematen».