Poliziaren-oldarraldiaren-aurrean.jpeg

Poli­zia­ren olda­rral­dia­ren aurrean

Poli­zia­ren azken egu­ne­ta­ko era­soen arra­zoiak ez dau­ka zeri­ku­si­rik osa­sun iriz­pi­dee­kin. Azken egu­ne­ta­ko era­soek kalea­ren gai­ne­ko kon­trol poli­zia­la­re­kin harre­man zuze­na daukate.

Poli­zia gaz­te­ria­ren aur­ka azke­nen­go egu­ne­tan Eus­kal Herri­ko txo­ko ezber­di­ne­tan burutzen ari den era­soen aurrean, TINKO erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko anto­la­kun­deak hona­ko haus­nar­ke­tak egin nahi ditu:

  1. Covid-19a­ren aitza­kia­pean kolo­re ezber­di­ne­ta­ko poli­ziak jen­dea­ren aur­ka gau­zatzen ari diren olda­rral­diak irmo­ta­su­nez salatzen ditu­gu. Komu­ni­ka­bi­deen jarre­ra ere salatzen dugu, albis­teak baino, poli­zia­ren ber­tsioa hedatzea iza­ten ari bai­ta euren jarre­ra. Beraz, ez dute xede infor­matzea, poli­zia­ren bio­len­tzia jus­ti­fi­katzea baizik.

2. Asial­di ere­dua­ri dago­kio­nez, jaza­rria iza­ten ari den baka­rra kon­tsu­moan oina­rritzen ez dena da: taber­ne­tan pila­tu eta moz­kor­tu dai­te­ke, bai­na ezin da kalean edan, pila­tu­ta egon ez arren; ete­kin eko­no­mi­koak ate­ratze­ko jar­due­ra kul­tu­ra­lak anto­la­tu dai­tez­ke eta sarre­ra kobra­tu, bai­na ezin da herri-kul­tu­ra sus­ta­tu; abe­ratsak euren txa­le­te­tan moz­kor­tu eta dro­gatze­ko bil­du dai­tez­ke, bai­na mili­tan­te poli­ti­koak bile­re­tan batu dire­nean poli­zia ager­tu izan da… Hau da, diru nahi­ko­rik ez dau­ka­na­ri asial­diaz gozatzea debe­katzen dio­te prak­ti­kan, ins­ti­tu­zio­ta­tik kan­po­ko jar­due­ra poli­ti­koa ozto­patzen duten bezala.

3. Pan­de­mia hasi zene­tik urra­tuak izan diren esku­bi­deen zerren­da luzea da. Bil­tze­ko esku­bi­dea prak­ti­kan debe­katzeaz eta mani­fes­tatze­ko esku­bi­dea mugatzeaz gain, lan­gi­le kla­sea­ren esku­bi­deak eten­ga­be zapal­duak izan dira bur­ge­sia­ren mese­de­tan. Lan bal­din­tzak gero eta kax­ka­rra­goak dira: oina­rriz­ko kon­tsu­mo-onda­su­nak gero eta gares­tia­goak dira, sol­da­tek, kasu­rik one­ne­nean, bere horre­tan dirau­ten bitartean.

4. Aurre­ko arra­zoiak dire­la-eta, lan­gi­le kla­sea­ren pobretzea gero eta age­ria­goa da. Horren aurrean bur­ge­sia bere mer­tze­na­rio arma­tuez baliatzen ari da jen­dea dizi­pli­natze­ko. Poli­zia­ren azken egu­ne­ta­ko era­soen arra­zoiak ez dau­ka zeri­ku­si­rik osa­sun iriz­pi­dee­kin. Ze osa­sun iriz­pi­de izan dai­te­ke gosea hedatzea, osa­sun-sis­te­ma eten­ga­be kas­kar­tzea, diru-sarre­ra­rik ez dau­ka­na etxe­ga­betzea edo­ta ahu­le­nak alkoho­lis­mo­ra, dro­ga­za­le­ta­su­ne­ra edo­ta sui­zi­dio­ra bul­tzatzea? Azken egu­ne­ta­ko era­soek kalea­ren gai­ne­ko kon­trol poli­zia­la­re­kin harre­man zuze­na daukate.

5. Gaur, beti beza­la, anto­latzea eta borro­katzea bes­te­rik ez zai­gu gel­ditzen, eta horrek erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko borro­ka ere bar­ne­bil­tzen du. Jo eta ke ira­ba­zi arte!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *