Ibai-Aginaga-da-por-finalizada-la-huelga-de-hambre-y.jpeg

Ibai Agi­na­gak gose (eta ega­rri) gre­ba buka­tutzat eman du

Kar­tze­la­ko Zuzen­da­ritzak iso­la­men­du­tik ate­ra du.

Ibai Agi­na­ga Beran­go­ko pre­so poli­ti­koak ber­tan behe­ra utzi du larun­ba­tean abia­tu­ta­ko gose gre­ba (gaur jaki­na­ra­zi du ega­rri gre­ba ere burutzen ari zela), kar­tze­lak iso­la­men­du­tik ate­ra eta gero (Iku­si hemen infor­ma­zioa).

Ibai­ri PCR test bat egin dio­te eta, nega­ti­boa eman eta gero, eza­rri­ta­ko kon­fi­na­men­du­tik ate­ra dute, ez ordea bera­re­kin bate­ra kon­fi­na­tu­ta­ko bes­te bi pre­soak. Horre­taz apar­te, Zer­bitzu Burua pre­so poli­ti­koa­ren­ga­na joan da eta “pre­so alda­rri­katzai­lea” dela bada­kie­la esan dio, eta lasai ego­te­ko, “gau­zak hobe­rantz aldatzen ari direla”.

Ibaik fami­lia­ri adie­ra­zi­ta­koa­ren ara­be­ra, argi dau­ka kar­tze­la­ko Zuzen­da­ritzak bera­re­ki­ko izan duen jarre­ra alda­ke­ta ara­zoa kalean argi­ta­ra ema­tea­ren ondo­rio izan dela, eta eske­rrak adie­ra­zi nahi die­la horre­ta­ra­ko zara­ta egi­ten ibi­li direnei.

Bere egoe­ra publi­ko egin iza­naz gain, azpi­ma­rra­tu beha­rra dago Ibai­ren amak Ara­ra­te­koa­ri afe­ra hone­tan esku har­tze­ko eskae­ra egin dio­la gaur goi­zean ber­tan. Beraz, bes­te behin ere age­rian gel­ditzen da kar­tze­la­ko opa­ko­ta­su­nak pre­soen esku­bi­deen urra­ke­ta erraz­ten due­la. Aitzi­tik, euren egoe­ra salatzea eta borro­ka egi­tea pre­soak babes­te­ko lana­be­sik era­gin­ko­rre­na da. Erre­pre­sioa­ren aurrean tin­ko! Amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *