Daniren hitzak:
Azteazkenean 00:00etan abian jarri nuen gose greba, bizi izandako egoera ezberdinen ondorioz.
Egun horretan bertan, goizeko 10etan Zuerako espetxeko Segurtasun Zuzendariordearekin batzartu nintzen. Honek, nik azaldutako gertaera guztiak ikertzeko konpromezua adierazi zidan.
Bestalde, mediku taldeak gaur adierazi dit ostiralean amaiera jarriko zaiola konfinamendu egoerari.
Hau guztia dela eta, halabeharrez burura eraman behar izan dudan ekimen hau etetea erabaki dut gaur, osteguna, abenduak 2 arratsaldeko 15:30etan.
Zuen maitasuna eta babes solidario guztiagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.