M13an-ADI-EGON-ONGI-ETORRI-IBAI.jpg

M13an ADI EGON! ONGI ETORRI IBAI!

Martxoa­ren 13an, Ibai Agi­na­ga eus­kal pre­so poli­ti­ko komu­nis­ta espetxe­tik ate­ra­ko da Espai­nia­ko Esta­tuak 18 urte bahi­tu­ta eman ondo­ren. Azke­nik, Beran­go jaio­te­rri­ra itzu­li ahal izan­go da 21 urte ondo­ren, 3 urte klan­des­ti­ni­ta­tean eman baitzituen.

Urte haue­tan guz­tie­tan, Ibaik ez dio borro­ka egi­tea­ri utzi. Esta­tuek eta haien lagun­tzai­le guz­tiek egin­da­ko xan­taien aurrean tin­ko man­ten­du da beti une bakar batez ere zalan­tza egin gabe. Tor­tu­rak, irai­nak, txa­peoak, gose gre­bak eta elkar­ta­su­nez­ko borro­ka uga­ri bere kidee­kin bate­ra izan da urtee­tan zehar bizi behar izan due­na. Azpi­ma­rratze­koa da, hala­ber, damua, maku­rra­raz­tea eta kola­bo­ra­zioa egu­ne­ro­ko­ta­su­na izan diren une zai­le­tan izan duen tin­ko­ta­su­na, zei­ne­tan Ibai beti izan bai­ta den beza­la­koa, herria­ren alde eta herria­ren­tzat dena eman duen guda­ri iraul­tzai­lea. Hori da Ibaik ordez­katzen due­na, duin­ta­su­na­ren adi­bi­de garbia.

Tin­ko­tik uste dugu Eus­kal Herriak bizi duen une honek, non sozial­de­mo­kra­ziak bur­ge­sia­re­ki­ko men­de­ta­su­na­ren bidea inpo­sa­tu nahi duen, inoiz baino gehia­go eskatzen due­la ger­ta­ka­ri honi mere­zi duen balioa ema­tea. Argi utzi behar dugu guda­riek esku­bi­de osoa dute­la herriak harre­ra egin die­zaien, gure mires­me­na ezku­ta­tu beha­rrik gabe, eta are gutxia­go iraul­tzai­le horiei espetxe­tik burua makur­tu­ta edo ezku­tuan ate­ratzen uztea. Guda­ri horiek dira, beren kon­pro­mi­so mili­tan­te bes­te­re­ne­zi­na­ren ondo­rioz, esku­ra dituz­ten tres­na guz­tie­kin borro­katzen dute­nak, Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko esta­tuek herri hone­ta­ko lan­gi­le kla­sea­re­ki­ko duten eten­ga­be­ko indar­ke­ria­ri eta izua­ri aurre egi­nez. Mere­zi duten erres­pe­tua era­kutsi behar die­gu eta amnis­tia osoa­ren alde borro­kan jarraitu.

Beraz, martxoa­ren 13an Beran­go­ko herriak anto­la­tu­ko duen eki­me­nean par­te har­tze­ko deia zabal­du nahi dugu.

ONGI ETORRI IBAI!
AMNISTIA OSOA!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *