Zaloa, zure izae­ra bizia­ren oroitza­pe­na gure­kin gel­ditzen da betiko

Gaur goi­ze­ko 5:30ean Zaloa Res­pal­di­za, Tin­ko­ko lagun­tzai­lea eta urte­tan amnis­tia­ren alde­ko mili­tan­tea, zen­du da gai­xo­ta­sun larri baten ondorioz.

Hutsu­ne han­dia uzten digu Zaloak, eta bihotza apur­tu­ta, bai­na bere izae­ra bizia­ren oroitza­pe­na gure­kin gel­ditzen da betiko. 

Azken urteo­tan pre­soen seni­dee­kin berak egin­da­ko lana azpi­ma­rra­tu behar dugu. 2016an zipaioek atxi­lo­tu zuten, Zaloa Audien­tzia Nazio­na­la­ren zita­zioa­ri muzin egin eta gero, 2015ean amnis­tia­ren alde­ko mani­fes­ta­zio baten anto­latzai­lee­ta­ko bat iza­tea lepo­ratzen zio­te­la­ko. Mani­fes­ta­zio hura zor­tzi urte eta gero amnis­tia­ren alde dei­tu­ta­ko lehe­nen­goa izan zen.

Tin­ko­ko kideon bihotze­tan bizi­ko zara beti­ko. Gure besar­ka­da­rik beroe­na zure ala­ba mai­tea Jare­ri (mai­te zai­tu­gu Bon­bon), zure biko­te­ki­de Haritzi, ama, ahiz­pa eta ilo­bei. Asko bota­ko zai­tu­gu fal­tan. Eske­rrik asko zure kide­ta­su­na­ga­tik eta eman diz­ki­gu­zun une on guz­tien­ga­tik. Beti arte Zaloa!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *