Urriak 12. Ezer ez ospatze­ko, dena borrokatzeko

Urria­ren 12an, Esta­tu espai­nia­rre­ko kla­se poli­ti­ko zahar­tue­nak, kas­ka­rre­nak eta erreak­zio­na­rioe­nak, des­fi­le mili­ta­rren bidez, zibi­li­za­zioa­ren eta erli­jio kato­li­koa­ren ize­nean sarras­ki­tu edo eskla­bo bihur­tu duten ehun­ka herri­ren inpo­sa­ke­ta, kon­kis­ta, kolo­ni­za­zioa, zapal­kun­tza eta sarras­kia ospatzen du.

Espai­niar inpe­ria­lis­moa­ren inpo­sa­ke­ta poli­ti­ko, kul­tu­ral eta mili­tar horrek, bes­te herrien asmo demo­kra­ti­ko guz­tiak zapal­tzeaz gain, bere herrian ere inpo­sa­ke­ta luza­tu egin du. Gaur egun bere sus­traie­tan fran­kis­mo­tik jaso­ta­ko kul­tu­ra zahar­ki­tu eta her­doil­dua man­ten­tzen duen Esta­tu baten pean inda­rrez ezar­tzen zaion esplo­ta­zioa eta erre­pre­sioa pai­ratzen bai­tu Espai­nia­ko lan­gi­le klaseak.

His­pa­ni­ta­tea­ren egu­nean, Eus­kal Herriak, Esta­tu espai­nia­rra­ren zapal­kun­tza eta esplo­ta­zio­pean jarraitzen duten bes­te herri anaia-arre­ba asko­re­kin bate­ra, lotu­ra inter­na­zio­na­lis­ta­rik zin­tzoe­nak estu­tu behar­ko lituz­ke. Beren aza­le­tan erre­pre­sio gupi­da­ga­bee­na jasan duten edo pai­ratzen ari diren lan­gi­le kla­se­ko heroiak, hau da, borro­kan ero­ri­ta­ko guz­tiak eta gaur egun bahi­tu­ta dau­den pre­so poli­ti­ko guz­tiak, lehen pla­noan jarri­ko dituen borro­ka egu­na izan behar da gaurkoa.

Egun hau amnis­tia osoa­ren alde­ko borro­ka egun bihur deza­gun, zapal­kun­tza nazio­na­la­ren, esplo­ta­zio kapi­ta­lis­ta­ren, lege erre­pre­si­boen eta poli­zia eta oku­pa­zio inda­rren aur­ka­koa. Espai­nia­ko Esta­tu inpe­ria­lis­ta his­to­ria­ren zabor­te­gi­ra bidal dezagun.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *