MARTXOKO-BALANTZE-ERREPRESIBOA.jpg

MARTXOKO BALANTZE ERREPRESIBOA

2024/​03/​01 Otsai­la­ren 2an Asti­ga­rra­gan “age­rral­di siko­ti­koa” zuen gizon bat bortxaz hil du Ertzaintzak.

2024/​03/​03 Ertzain­tzak Gas­tei­zen buru­tu zen mani­fes­ta­zioa­ren kon­tra gogor oldar­tu zen,hainbat per­tso­na zau­ri­tu, iden­ti­fi­ka­tu eta atxi­lo­tu zituen.

2024/​03/​06 Sei gaz­te atxi­lo­tu zituz­ten Lapur­din andeatzeak eta poli­zia­ren kon­tra­ko era­soak leporetuta.

2024/​03/​07 Espai­na­ko Poli­zia Nazio­na­lak Indar Gorri­ko 50 zale­tu baino gehia­go atxi­lo­tu zituen Iruñerrian.

2024/​03/​14 Espai­na­ko Poli­zia Nazio­na­lak, Ertzain­tzak eta Donos­tia­ko Udal­tzain­goak Mar­tu­te­ne­ko etxe baten zeu­den 56 lagun atze­man ditu, hoie­ta­tik 29 poli­zia-etxe­ra era­man dituz­te, bri­daz­ko esku­bur­di­nez lotu­ta, identifikatzera.

2024/​03/​21 Bi lagun atxi­lo­tu zituz­ten Gas­tei­zen neka­za­rien pro­tes­tan, agin­ta­ritza-agen­teen aur­ka­ko aten­ta­tua, erre­sis­ten­tzia eta mehatxuak egotzi dizkiete.

2024/​03/​22 Ertzain­tzak Herri Nor­te tal­de­ko 4 zale­tu atxi­lo­tu zituen eta bes­te batzuk komi­sal­de­gian ber­ta­ratze­ra deitu.

2024/​03/​23 Ertzain­tzak Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ko bi kide jazar­tzea sala­tu zuten.

2024/​03/​26 Gor­ka Torre­ri 500 euro­ko isu­na eta hila­be­te bate­ko kar­tze­la zigo­rra eman diz­kio Baio­na­ko Auzi­te­giak 2023an hain­bat osa­sun etxe­tan Herri­bil­tzak eus­ka­ra­ren alde egin­da­ko margoketengatik.

2024/​03/​27 Yako­vlev 42 musi­ka tal­de­ko hain­bat par­tai­de iker­tuak iza­ten ari dira uar­dia Zibi­lak haiaen kon­tra jarri­ta­ko sala­ke­ta­ga­tik, gorro­to-dis­kur­tsoa zabal­tzea lepo­ratzen diete.

2024/​03/​30 Gaz­teen eman­tzi­patze­ko ezin­ta­su­na salatze­ko mani­fes­ta­zio buru­tu zuen GKS‑k, Gas­teiz­ko etxe huts bat har­tu zuten, kan­poan gaz­teei babe­sa ema­ten ari ziren lagu­nak jipoi­tu eta bat atxi­lo­tua era­man zuen Ertzaintzak.

2024/​03/​31 Jar­dun anto­la­kun­deak Ger­ni­kan dei­tu­ta­ko Abe­rri Egu­ne­ra Iru­ña­tik zihoan auto­bu­sa gel­di­tu eta jen­de guz­tia mia­tu zuen Espai­na­ko Poli­zia Nazionala.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *