2024/07/02 Portugaleten lagun bat jazarri zuen Ertzaintzak soinean zeraman pegatina batengatik. Inguratu eta hormaren kontra jarri zuten.
2024/07/03 Zaballako espetxeko zuzendaritzak “Plaza hau gurea da” antzezlana egitekoak ziren Ekidako hainbat militanteri sarbidea debekatu zien.
2024/07/05 Basauriko espetxean preso bat hilik agertu zen bere ziegan.
2024/07/05 Dani Pastor preso politikoaren aldeko kontzentrazioa bortizki disolbatu zuen Ertzaintzak Errekaldeko jaietan eta hainbat lagun identifikatu zituen.
2024/07/08 Youssef Mahmoudi militante sahararra komisaldegira bertaratzera deitu zuen Espainako Poliziak, bi astez Loiuko aireportuan atxikirik izan ostean.
2024/07/09 Otxantegiko desalojoan atxilotutako kideari 1.600 euroko isuna eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zizkion epaileak, beste 40 pertsona inguru isunen zai daude.
2024/07/11 Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati aurre egiteagatik pertsona bat atxilotu zuten Gasteizen.
2024/07/15 Akordio batera heldu ostean 2 urteko kartzela-zigorra eta 2.700 euroko isuna ezarri zioten Iturmendiko bizilagun bateri Auzitegi Nazionalak “terrorismoa goraipatzea” leporatuta.
2024/07/16 Hogei urteko espetxe-zigorra eskatzen dute zazpi herritarrentzako Aroztegiko obrak gelditzeagatik. “Talde kriminal antolatua” osatzea leporatzen diete.
2024/07/17 Pandemiaren harira ezarritako murrizketen aitzakiapean Azpeitian 2021ean jazarri eta atxilotu zituzten hainbat gazte kondenatu dituzte.
2024/07/17 Ertzaintzak eta Hondarribiko Udaltzaingoak Bidasoko Gazte Langileon Asanblada bota du Hondarribiko Piraten Gazteluko lorategitik.
2024/07/18 Agindu judizialik erakutsi gabe Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak Aresti Zentro Sozialista desalojatu zuten.
2024/07/18 Gasteizko Salburua auzoan familia baten etxegabetzeari aurre egin zioten pertsonen kontra gogor oldartu zen Gasteizko Udaltzaingoa.
2024/07/22 Ordizian, festan zebiltzan gazte batzuen kontra kargatu zuen Ertzaintzak, Udaltzaingoak deituta. Zenbait zauritu eragin zituzten.
2024/07/23 Hego Euskal Herrian jarduten duten poliziak saritzen jarraitzen du Espainako Gobernuak “lurraldetasuna” aitzakitzat hartuta.
2024/07/24 Jardun antolakundeak salatu zuenez Donostiko kauntauri espazioa desalojatu zuten.
2024/07/25 Olinpiadak aitzakitzat hartuz kontrolak areagotu ziren Euskal Herria zatitzen duen mugan.
2024/07/29 UPN‑k Lizarrako txosnak ohiko tokian jartzea debekatu zuen.