10 urte Mozal Legerarekin

Tabla de contenidos

Aur­ten hamar urte betetzen dira “Mozal Legea” dela­koa onar­tu zene­tik, iza­tez Espai­nian Herri­ta­rren Segur­ta­su­na Babes­te­ko Lege Orga­ni­koa ize­nez onar­tu zuten Alder­di Popu­la­rra­ren gobernupean. 

Hala ere, hasie­ra­tik “Mozal Legea” dei­tu zitzaion eta horre­la deitzen zaio, giza esku­bi­deen alde­ko zein ezke­rre­ko era­gi­le poli­ti­koon­tza­ko bes­te hain­bat gau­za­ren artean adie­raz­pen, bile­ra eta mani­fes­ta­zio aska­ta­su­na mugatzen due­la­ko; izan ere, zigor admi­nis­tra­ti­bo han­diak ezar­tzen ditu lehen pro­tes­ta­ra­ko esku­bi­dea­ren zatitzat jotzen ziren joka­bi­de batzuengatik. 

Hori gutxi ez eta poli­zia­ren inpu­ni­ta­tea eta bote­rea izu­ga­rri gehitzen ditu. Horre­la, hain­bat izan dira Mozal Legea­ren aitza­ki­pean Segur­ta­sun Inda­rrek buru­tu dituz­ten gehie­gi­ke­riak zein inon­go pro­ba fin­ko­rik gabe eta guz­tik arbi­tra­rio­ki eza­rri­ta­ko isun neurrigabeak. 

Gai­ne­ra, lege hau admi­nis­tra­ti­boa da eta mili­tan­te zein era­gi­le poli­ti­koak eko­no­mi­ko­ki itotzea dau­ka hel­bu­ru esta­tu bur­ge­sa diruz hor­nitzen duen bitar­tean. Isu­nak admi­nis­tra­ti­boak iza­ki eta haie­ta­ko batzuen diru kan­ti­ta­te altua kon­tuan izan­da, urte luzez ordain­tzen ego­te­ra eta ames­gaiz­toa hain­bat urte­tan luzatzea dakarte.

Gedar ata­ria­ren Arteka[1] aldiz­ka­ri­ko datuen ara­be­ra “2015eko uztai­lean inda­rrean sar­tu zene­tik 2019ko aben­dua­ren 31ra arte, 1.009.729 isun jarri ziren arau­di horren bidez, guz­ti­ra, 563,3 mili­oi euro­ko zen­ba­te­koa­re­kin, betie­re Espai­nia­ko Esta­tu­ko Bar­ne Minis­te­rioak eman­da­ko datuen ara­be­ra. Bai­na datu horie­tan ez dau­de jaso­ta Ertzain­tzak, Foru­zain­goak edo Mos­sos d’Esquadrak jarri­ta­ko isunak.” 

Gai­ne­ra, arti­ku­lu berak dioen legez “Den­bo­ra tar­te ber­di­nean, Hego Eus­kal Herrian 29.000 zigor baino gehia­go eza­rri ziren Mozal Legea apli­ka­tu­ta. Horien artean, 8.000 ingu­ru egon­go lira­te­ke esku­bi­de sozial eta poli­ti­koe­kin lotu­ta, hau da, zuze­nean anto­la­tu­ta­ko gatazkekin.” 

Hori gutxi ez eta alar­ma egoe­ra­re­kin Segur­ta­sun Inda­rren era­ba­te­ko inpu­ni­ta­tea eta era­ba­te­ko kon­trol sozia­la nagu­si­tu ziren garaian hau­xe ger­ta­tu zen arti­ku­lu bera­ren ara­be­ra: “alar­ma egoe­ra­ren lehen 100 egu­ne­tan, Espai­nia­ko Esta­tu­ko zigo­rren kopu­ruak % 42 egin zuen gora, Mozal Legea inda­rrean sar­tu eta lehen hiru urte eta erdia­re­kin alde­ra­tu­ta. Guz­ti­ra, 1,2 mili­oi isun jarri ziren alar­ma egoe­ra­ren tar­te horre­tan. Hala­ber, 45.000 zigor ingu­ru eza­rri dituz­te Hego Eus­kal Herrian, eta 464 lagun atxi­lo­tu dituz­te Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuzkoan.” 

Nos­ki alar­ma egoe­ra­ko isun guz­tiak ez dire­la ekin­bi­de poli­ti­ko edo sozia­la­ri lotuak bai­na, azke­nean, esta­tu bur­ge­sa­ren domi­na­zio eta erre­pre­sio meka­nis­mo bor­titzak izan ziren pro­le­ta­riotza diziplinatzeko. 

Horrez gain eta datu gehia­go gehitzea­rren, 20 minu­tos [2]egunkariaren arti­ku­lu honen ara­be­ra eta Kri­mi­na­li­za­zio Sozia­la­ren aur­ka­ko Pla­ta­for­ma­ren datuak era­bi­liz: “EAEn 1.200.000 euro ingu­ru bil­du ziren 2018ra arte.” 

Kolo­re zein alor ezber­di­ne­ta­ko era­gi­le anda­na­ri eza­rri­ta­ko isu­nak izan ziren hauek guz­tiak. Aurre­ko datuak pix­ka bat zahar­ki­tuak gera­tu dira bai­na esti­ma­zioen ara­be­ra Poli­zia Fora­lak eta Ertzain­tzak 2015etik 2025era bitar­tean 5 mili­oi euro ingu­ru­ra hel­tzen diren isun eko­no­mi­koak eza­rri dituz­te, eta, berri­ro ere esti­ma­zioen ara­be­ra, guz­ti­ra 21.000 isu­ne­tik gora izan dira guztira. 

Horrez gain, 2024ko urrian EH Bil­du alder­diak, PSOE­ren gober­nua­ri pro­po­sa­tu­ta­ko eta honek onar­tu­ta­ko erre­for­ma baten bidez, Mozal Legea ber­tan behe­ra utzi zue­la alda­rri­ka­tu zuen harro­ke­riaz lau hai­ze­ta­ra. Esan beha­rrik ez dago, bes­te behin ere, EH Bil­du iru­zu­rrean ari zai­gu­la eta Mozal Legeak (alda­ke­ta gutxi batzuez sal­bu) orain­dik inda­rrean jarraitzen due­la eta inda­rrean jarrai­tu­ko due­la. Esta­tu kapi­ta­lis­tak zutik dirauen artean beti egon­go dira lan­gi­le­ria­ren eta mugi­men­du sozial zein poli­ti­koen aur­ka­ko lege erre­pre­si­boak eta, nola ez, sis­te­ma­ren jokuan dan­tzan eta abe­ras­ten dabil­tzan alder­di bur­ges sozial­de­mo­kra­tak sis­te­ma­ren ezke­rre­ko zuta­bea dira, esta­tu bur­ge­sa habetzen edo apun­ta­latzen dute eta ara­zoa­ren par­te dira, bai­na inoiz ere ez kon­pon­bi­dea­ren parte. 

Ezin deza­ke­gu arti­ku­lu hau amai­tu esta­tu kapi­ta­lis­ten azken urteo­ta­ko joe­ra tota­li­ta­rioa sala­tu gabe. Gure Eus­kal Herri­ko, Men­de­bal­de­ko Euro­pa­ko zein oro har Mun­du­ko Lan­gi­le­ria Iraul­tzai­lea bere ere­du iraul­tzai­le­rik gabe norae­zean dabi­len urteo­tan, esta­tu kapi­ta­lis­tek inpu­ni­ta­te osoz eza­rri diz­ki­gu­te, ezar­tzen diz­ki­gu­te eta eza­rri­ko diz­ki­gu­te sal­bues­pen lege­di erre­pre­si­bo eta tota­li­ta­rio hauek. 

Gerra inpe­ria­lis­ta­ren mamu zaha­rra ber­piz­tuz NATO alian­tza kri­mi­nal zein terro­ris­ta diruz lepo betetzen duten bitar­tean, Pales­ti­na­ko Herri Lan­gi­lea­ren aur­ka­ko geno­zi­dioa aurre­ra era­ma­ten ari diren bitar­tean, kaleak mili­ta­ri­zatzen, segur­ta­sun kame­rez jos­ten etab. dihar­du­te. Ekin­tza zein anto­la­kun­tza iraul­tzai­le oro zan­pa­tu nahi dute eta Mun­duan haien ideo­lo­gia zein NATO dela­ko alian­tza kri­mi­nal zein terro­ris­ta­tik kan­po­ra dau­den ezein tal­de, esta­tu zein anto­la­kun­de txi­ki­tu gura dute. 

Guk, gure txi­ki­ta­su­ne­tik ekar­pe­na egin behar dugu, Mozal Legea­ren aur­ka egi­nez eta esta­tu kapi­ta­lis­ten berrar­matzea­ren, poli­zia­ren inpu­ni­ta­tea­ren, lege erre­pre­si­boen, eta fun­tsean, esta­tu kapi­ta­lis­ten joe­ra tota­li­ta­rioa­ren aur­ka egi­ten. Gure esku dago erre­pre­sioa­ren aur­ka­ko sareak jos­tea eta Eus­kal Herria­ren aska­pen nazio­na­la eta Eus­kal Herri­ko Lan­gi­le­ria­ren zein bes­te mun­du­ko txo­ko guz­tie­ta­ko Lan­gi­le­ria­ren Aska­pen Uni­ber­tsa­la lortzea. 

Amaitze­ko, ezin ditu­gu ahaz­tu espai­niar zein fran­tziar esta­tuek gupi­da­ga­be­ki zigor­tu­ta­ko eus­kal mili­tan­te iraul­tzai­leak. Zen­bat eta han­dia­goa den esta­tuen aur­ka­ko borro­ka, orduan eta han­dia­go izan da eta izan­go da hauen eran­tzu­na. Beraz, ezin ditu­gu ahaz­tu esku­za­bal­ta­sun osoz Eus­kal Herria­ren aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde borro­katzea­ga­tik erre­pre­sioa jasan duten mili­tan­te poli­ti­ko guztiak. 

Mozal Legea, lege erre­pre­sioak, oku­pa­zio inda­rrak eta oro har esta­tu kapi­ta­lis­ten segur­ta­sun inda­rrak sun­tsi­tu! Amnis­tia osoa! 

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *