IRUÑEKO I. ESPETXEA, ARBITRARIOTASUNA NAGUSI DEN TOKIA

Tabla de contenidos

Idatzi honen bidez jaki­na­ra­zi nahi dut bihar, hilak 22, pro­tes­ta sin­bo­li­ko bat egin­go duda­la (24 ordu­ko baraual­dia), sala­ke­ta gisa, espetxe hone­tan, medi­kua­ren agin­duz nutri­zio gehi­ga­rria (fruta,esnekiak…) jaso behar dugun pre­soe­ki­ko sor­tu­ta­ko egoeragatik.

Gil­tza­pe­tu­ta nagoen modu­luan hogei bat pre­so iza­ten gara, egu­ne­ro, kon­tsul­ta medi­koan aldez aurre­tik agin­du­ta­ko nutri­zio-gehi­ga­rri­ren bat jasotzen dugu­nak. 2023ko urta­rri­le­tik nago modu­lu hone­tan, eta, nire espe­rien­tzia­ren ara­be­ra, aipa­tu­ta­ko gehi­ga­rria­ren bana­ke­ta nahi­ko modu ego­kian egin da. Bai­na garai bate­tik hona, eta, nire iritziz, murriz­ke­ten poli­ti­ka baten barruan (hor ber­tan, kan­poan, lan­gi­le kla­seak pai­ratzen duen beza­la) pre­soei banatzen zaien jana­ri arra­zio­na­tuan kali­ta­te eta kan­ti­ta­te murriz­ke­ta ikus­ten hasi gara, ziu­rre­nik, espetxe hone­tan ema­ten den masi­fi­ka­zioak era­gin­da. Murriz­ke­ta horiek Osa­sun­bi­dea-Nafa­rroa­ko Osa­sun Zer­bitzuak espetxe hone­tan ema­ten duen osa­sun lagun­tza­re­kin hasi ziren.

Sis­te­ma kapi­ta­lis­ta horre­ta­tik era­to­rri­ta­ko errea­li­ta­te sozia­la ikus­ten ari gara, non, bes­te ondo­rio batzuen artean, lan­gi­le kla­sea­ren pro­le­ta­ri­za­zio pro­ze­su bat ger­tatzen den…. eta pozik egon zai­tez­ke zer­bait aho­ra era­man ahal iza­tea­ga­tik. Nutri­zio-gehi­ga­rria­ren bana­ke­ta­ri dago­kio­nez (berri­ro diot, medi­kua­ren agin­duz zen­bait pre­so­ri dago­ki­gu­na), publi­ko­ki sala­tu behar dut espetxe hone­tan zer­bitzua ema­ten duen sukal­de­bu­rua (Eli­ka­du­ra Sai­le­ko ardu­ra­du­na). Due­la hiru hila­be­te ingu­ru, modu­lu­ko ira­gar­ki-tau­lan Eli­ka­du­ra Sai­le­ko orri bat jarri zen. Ber­tan, die­tak eta gehi­ga­rriak zituz­ten pre­soei adie­raz­ten zitzaien kon­tsul­ta medi­koan agin­du­ta zeu­ka­ten beza­la man­ten­tze­ko eskatzea.

Zer­ga­tik Eli­ka­du­ra Sai­la­ren behar hori?!, nire ustez, horre­kin lor­tu nahi dute gehi­ga­rri horie­ta­ko­ren bat jasotzen duten pre­soen kopu­rua murriz­tea, izan ere, baten bati ahaz­tu egin dakio­ke dago­kion ins­tan­tzia bide­ratzea, bes­te pre­so­ren bat ez da ohar­tu­ko Eli­ka­du­ra Sai­lak jarri­ta­ko ira­gar­kiaz, etab.

Nik dago­kion eskae­ra bide­ra­tu nuen eta die­ta man­ten­du zida­ten, bai­na ez 2023ko otsai­lean kon­tsul­ta medi­koan agin­du­ta­ko gehi­ga­rriak. Bida­li nion bes­te eska­bi­de bat Eli­ka­du­ra Sai­la­ri, nutri­zio-gehi­ga­rria banatze­ko alta ema­te­ko eska­tuz. Eran­tzu­nik gabe eta den­bo­rak aurre­ra egin aha­la, modu­lu­ko guar­dia bati eska­tu nion sail horre­kin harre­ma­ne­tan jar­tze­ko, jaso behar dudan die­ta­ren eta gehi­ga­rria­ren medi­ku-pres­krip­zioa egiaz­tatzen duen doku­men­tu medi­koa entre­ga­tuz. Han­dik ordu batzue­ta­ra, guar­diak esan zidan sukal­de­ko burua­re­kin hitz egin zue­la eta dena kon­pon­du­ta zegoe­la. Bai­na egu­nak iga­ro ziren eta orain­dik ez zen nire ize­na ager­tzen nutri­zio gehi­ga­rria jaso behar dugun pre­soen zerrendan.

Han­dik bes­te den­bo­ra bat iga­ro ondo­ren, guar­dia bera­ri eska­tu nion berriz ere bitar­te­ka­ritza egin zezan, ara­zoa non zegoen argitze alde­ra. Guar­diak, ara­zoak bere horre­tan ziraue­la­ko harri­tu­ta, kar­tze­la­ko sukal­de­raino joan zen berri­ro, eta tele­fo­noz ere jarri zen harre­ma­ne­tan espetxe horre­tan lan egi­ten zuen medi­ku burua­re­kin, eta azken honek esan zion ardu­ra­tu­ko zela ara­zoaz. Nola ez, egu­nak joan ziren eta denak ber­din jarraitzen zuen.

Nik hain­bat kexa jarri ditut medi­ku honen aur­ka, bai­na bes­te kide batzuek jarri­ta­ko hamar­na­ka ere pilatzen ditu! Beraz, pen­tsa­tu nuen men­de­ku mer­kea izan­go zela, iza­ki mise­ra­bleek egi­ten dute­na, bata zuri­ko kar­tze­la­ri hau beza­la. Bai­na azken hila­be­te hone­tan, aipa­tu­ta­ko gehi­ga­rria­ren bana­ke­ta oro har gel­di­tu zen. Pre­so zeu­den hain­bat kide kexatzen hasi ziren horre­ga­tik, eta sukal­de­ko burua­ren alde­tik iritsi zitzaien eran­tzu­na zen ez zute­la fru­ta ezta esne­ki nahi­ko­rik banatze­ko, eta “pozik egon behar genue­la”, ahal zene­nan bai banatzen bait zen. Aipa­tu behar da bana­ke­ta ber­tan behe­ra gera­tu zela aste batzue­tan, eta, ondo­ren, modu erre­gu­la­rrean bana­tu zela berri­ro. Hori bai, nik medi­ku-kon­tsul­tan agin­du­ta­ko nutri­zio-gehi­ga­rria­ren bana­ke­ta­tik kan­po jarraitzen dut.

Abuz­tua­ren 11n kon­tsul­ta medi­koa pasatze­ko eska­tu nuen, eta abuz­tua­ren 26an egin ahal izan nuen. Kon­tsul­ta medi­koa egi­te­ra joa­ten den medi­kua­ri gehi­ga­rrie­kin ger­ta­tu­ta­ko guz­tia azal­tzen diot. Uler­tzen du egoe­ra, bai­na bere esku­bi­de guz­tia­re­kin gal­detzen dit ea zer uste dudan berak berriz lan bat berri­ro egin beha­rraz, jada egin­da zegoe­nean (2023ko otsai­le­ko gehi­ga­rri nutri­zio­na­la­ren pres­krip­zioa­ri buruz ari da). Eran­tzun nion uler­tzen nue­la, bai­na, jaki­na, ez nin­tze­la ara­zo horren eragilea.

Ez ditut ahaz­ten tra­tu txa­rrak, tor­tu­rak, heriotzak eta bide­ga­be­ke­riak, horiek denak bai­ti­ra espetxea­ren egiak hemen barruan gil­tza­petzen gai­tuz­te­nen­tzat, gure seni­de eta hur­bi­le­koei era­gi­nez. Nik, azken urteo­tan espetxeal­dia­ri erre­pa­ra­tu dio­da­nez, uste dut, beti­ko hel­bu­ru bera (bir­gi­zar­te­ratze­rik ez: pre­soa deu­sez­tatzea, otza­na egi­tea, ari­ma zati­tu behar bazaio ere…) lor­tu nahian, bes­te tres­na erre­pre­si­bo batzuk sor­tu dituz­te­la, eta horien artean han­die­na UTZIKERIA dela ikus­ten dut, espetxe-sis­te­ma deritzon horren ia era­ba­te­ko utzikeria,

Inoiz, inoiz, INOIZ huts egi­ten ez due­na “lasai­ga­rriak” dire­la­koen medi­ka­zioa banatzea da, depre­sioak, antsie­ta­te koa­droak… jasa­ten dituz­ten kide asko­ren­tzat beha­rrez­koa dena, par­tzial­ki des­kri­bitzen dudan “bizitza” hori aurre­ra era­man ahal iza­te­ko; bai­na ez hel­bu­ru horre­kin baka­rrik, bai­zik eta edo­zein pro­tes­ta, indi­bi­dua­la zein kolek­ti­boa, deu­sez­tatze­ko hel­bu­rua­re­kin, hor kan­poan ger­tatzen den beza­la (kan­poan balia­bi­de gehia­go­re­kin!), sis­te­ma kapi­ta­lis­ta honek anto­la­tu­ri­ko men­de­ratze eta zapal­kun­tza egoe­ra­tik era­to­rri­ta­ko esta­tu­sa mantentzeko.

Bukatze­ko, pre­so eta espetxe­ko lan­gi­le guz­tiek (edo gehien gehie­nek) eza­gutzen dugu guar­dia hori, pre­soei banatzen zaien jana­ria tup­per-etan era­ma­te­ko era­goz­pe­nik ez due­na, eta, sukal­de­ko burua­ren eza­gutza­re­kin edo hura gabe, espetxe­ko sukal­dea “bisi­tatzen” due­na, hain­bat eli­ka­gai era­ma­nez, espetxe hon­tan gil­tza­pe­tu­ta gai­tuz­ten pre­soen man­te­nu­ra­ko elikagaiak.

Zer esan!? Bada, orain arte sala­tu­ta­koa espetxee­tan, edo espetxe hone­tan zehaz­ki, ger­tatzen diren arbi­tra­rio­ta­su­nen bes­te adi­bi­de bat baino ez dela; ger­tatzen dena da, agian, ez dela inoiz argi­ta­ra ate­ratzen mere­zi duen pre­mia eta intentsitatearekin.

Mili­tan­te poli­ti­ko pre­so nai­ze­ne­tik, men­de­bal­de­ko gizar­te kapi­ta­lis­ta haue­tan ger­tatzen diren ara­zo sozial des­ber­di­nak ikus­ten ditut, eta ikus­ten dudan irten­bi­de baka­rra poli­ti­ko­ki pres­tatze­ko eta anto­latze­ko beha­rraz hitz egi­ten due­na da, hain beha­rrez­koa den Iraul­tza Sozia­lis­ta­ren alde borrokatzeko.

Esker­tu­ko nuke, idaz­ki hau ira­ku­rri­ta, edu­ki hau zabal­tzea, pre­soen esku­bi­deen alde lan egi­ten duten sare sozia­le­tan edo web­gu­nee­tan, gil­tza­pe­tu­ta man­ten­tzen gai­tuz­ten bal­din­tzen sala­ke­ta publi­koan lan egi­ten dute­nei, bai eta per­tso­nen oina­rriz­ko esku­bi­deak ber­matze­ko lan egi­ten dute­la dio­ten era­kun­de eta/​edo ins­ti­tu­zioei ere (espetxean dau­de­nak ere per­tso­nak dira!!)

Nire mai­ta­su­na eta inda­rra gaiz­ki tra­ta­tu­ta­ko lan­gi­le kla­sea­ren­tzat, oro har, eta besar­ka­da bere­zi bat poli­ti­ko­ki for­matzen diren eta etor­ki­zun sozia­lis­ta­ren alde anto­latzen diren horien­tzat. Guk eus­ten jarrai­tu­ko dugu.

ESPETXEAK APURTU!!!

PATXI RUIZ ROMERO mili­tan­te poli­ti­ko presoa

– Iru­ñean, 2025eko irailean

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *