GUDARI-EGUNA-2025.jpg

GUDARI EGUNA 2025

Tabla de contenidos

Bes­te urte­be­tez, hel­du da irai­la­ren 27a, Guda­ri Egu­na. Aur­ten ordea, ez da nola­nahi­koa, 50 urte betetzen bai­ti­ra Fran­cok bere azken fusi­la­men­duak agin­du zitue­ne­tik. Ondo daki­gun beza­la, orduan Jon Pare­des Manot “Txi­ki” eta Anjel Otae­gi Etxe­be­rria ETA­ko mili­tan­te­ak erail zituz­ten Eus­kal Herria­ren­tza­ko inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa erdies­te­ko borro­ka egi­tea­ga­tik. Haie­kin bate­ra, Xosé Hum­ber­to Bae­na Alon­so, José Luis San­chez Bra­vo eta Ramón Gar­cía Sanz FRA­Pe­ko mili­tan­te­ak ere fusi­la­tu zituz­ten fran­kis­moa­ren aur­ka eta komu­nis­moa­ren alde borro­ka egi­tea­ga­tik. Fusi­la­men­du hauek ger­ta­tu eta bi urte­ra “Tran­tsi­zio” ize­nez eza­gu­tu­ta­ko pro­ze­sua hasi zuen Espai­nia­ko esta­tuak. Iaz sala­tu genuen legez, itxu­raz eta for­me­tan dena aldatzen zena­ren iru­dia eman nahi izan zuten, bai­na esen­tzian sis­te­ma­ren zuta­be guz­tiek bere horre­tan iraun dute gaur egu­ne­ra arte: fran­kis­mo garai­ko eli­te poli­ti­ko, mili­tar, poli­zial eta juri­di­ko ber­be­rek jarrai­tu zuten eta jarraitzen dute bote­rea edu­kitzen. Horren ondo­rio dira ustez­ko demo­kra­zian Espai­nia­ko esta­tuak era­gin­da­ko erail­ke­ta poli­ti­koak, apli­ka­tu­ta­ko tor­tu­ra sis­te­ma­ti­koak, gober­nu ezber­di­nek sor­tu­ta­ko tal­de para­po­li­zia­lak eta Eus­kal Herri­ko kaleak poli­zial­ki eta mili­tar­ki oku­pa­tu­ta man­ten­du iza­na. Gehie­gi­ke­ria guz­ti hauez gain, azken egun eta hila­be­tee­tan Espai­nia­ko esta­tuak eta bere txa­kur zein txotxon­gi­lo diren poli­ti­ka­ri zipaioek haien bene­ta­ko aur­pe­gia era­kutsi dute, 50. urteu­rre­na­ren hari­ra ager­tu­ta­ko Txi­ki eta Otae­gi­ren alde­ko pan­kar­ta, kar­tel eta eki­me­nak ken­duz, eza­ba­tuz, ozto­pa­tuz zein debe­ka­tuz. Hori gutxi ez eta izae­ra anti­de­mo­kra­ti­ko zein neo­fran­kis­ta hori iza­ki, orain­dik ere tor­tu­ra­pean lor­tu­ta­ko dekla­ra­zioe­tan oina­rri­tu­ta, hain­bat eus­kal pre­so poli­ti­ko gel­ditzen zaiz­ki­gu espai­niar eta fran­tziar kar­tze­le­tan gati­bu. Kapi­ta­lis­moa­ren kri­si garaio­tan mise­ria eta pobretze oro­kor­tua kon­trol sozia­la­ri, auto­ri­ta­ris­moa­ren gora­ka­da­ri, Israel eta NATO­ren sarras­kiei zein bio­len­tzia poli­zial gupi­da­ga­bea­ri lotu­ta datoz. Basa­ke­ria honen aurrean anto­latzea eta borro­katzea, eta, gaur­ko egu­na­ri erre­fe­ren­tzia egi­nez, bihar­ko Eus­kal Herri gorria erai­kitze­ra bidean haien alea jarri eta dena ema­tea­ga­tik iza­rre­tan ditu­gun kide guz­ti horiek oroitzea eta haien borro­ka gorai­pa­tu eta bizi­rik man­ten­tzea bes­te­rik ez zai­gu geratzen. Oroi­me­na gil­tza­rria da, horre­ga­tik debe­ku eta inpo­si­zio bidez eza­ba­tu eta debe­ka­tu nahi digu­te guda­rien oroi­me­na. Batzuek Gerra Zibi­le­ra arte­ko guda­riak omen­tzen eta gorai­patzen dituz­te ondo­ren­goak dei­to­ra­tuz, bes­te batzuek fran­kis­mo­ra arte­koak, ordu­tik aurre­ra­koak dei­to­ra­tu eta terro­ris­ta gisa jarriz. Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­lak hamar­ka­da luzee­tan guda­ri guz­tiak omen­du izan ditu, bai­na orain, fran­kis­moa­ren garai­ko guda­rie­tan zen­tra­tu da, edo zehatza­go esan­da, Txi­ki eta Otae­gi­ren­gan, fran­kis­mo oste­ko guda­riei buruz ezin dai­te­kee­la­ko aska­ta­su­nez hitz egin eta gai­ne­ra hein batean ez zaie­la­ko ur han­di­tan sar­tzea kome­ni. Beraz, erre­la­to borro­ka argia dago batzuen eta bes­teen artean. Esta­tu espai­nol neo­fran­kis­tak guda­rien aitor­tza, oroi­me­na eta borro­ka gorai­patzen dugu­non kon­tra bere maki­ne­ria guz­tia martxan jarri izan du eta bes­te behin ere martxan jar­tze­ko pres­tu­ta­su­na era­kutsi du. Etor­ki­zun askea­go eta pare­ki­dea­goa ames­ten dugu­non­tzat, bere­bi­zi­ko garran­tzia dau­ka erre­la­toa­ren borro­kak. Ira­ga­ne­ko bes­te borro­ka batzuk gal­du badi­tu­gu ere, erre­la­toa­re­na ira­baz­tea ezin­bes­te­koa zai­gu etor­ki­zun opa­roa­go bat erdies­te­ra bidean. Bai­na, oroi­me­na­re­kin jarrai­tuz, nola oroi­tu behar ditu­gu Eus­ko Guda­riak? Ira­ga­ne­ko zer­bait beza­la? Inon­go alda­rri eta edu­ki poli­ti­ko­rik gabe? Ezker Aber­tza­le Ofi­zia­lak iaz “Guda­ri Egu­na” ize­na eza­ba­tu zuen haien hitz eta jar­dun poli­ti­ko­tik, haien afi­xe­tan ez zen “Guda­ri Egu­na­ri” erre­fe­ren­tzia mini­mo­rik ere ager­tzen, “Txi­ki eta Otae­gi­ren fusi­la­men­duen” urteu­rre­na baino. Aur­ten ere lehen­go lepo­tik dara­bil­te burua. Urte batzuk lehe­na­go­tik hona borro­ka iraul­tzai­lea albo bate­ra uztea zein alda­rri­ka­pen eta edu­ki poli­ti­koa zeha­ro hus­tutzea nahi­koa ez eta orain ize­na bera ere eza­ba­tu egin dio­te Guda­ri Egu­na­ri. Amne­sia kolek­ti­boa­ren garaio­tan, otzan nahi gai­tuz­ten garai ilu­no­tan, ez gara asi­mi­la­tuen jokoan ero­ri­ko. Guda­ri guz­tien oroi­me­na, duin­ta­su­na eta borro­ka­ren suga­rra bizi­rik man­ten­du­ko ditu­gu. Non­dik gato­zen argi dau­ka­gu­la­ko, non gau­den ere bai eta nora joan nahi dugun eta goa­zen. Horre­ga­tik, haien egi­nak, ize­nak eta iza­nak oroi­tu eta lau hai­ze­ta­ra alda­rri­ka­tu­ko ditu­gu, gaur­ko eta bihar­ko borro­ke­tan pre­sen­te edu­ki­ko ditu­gu. Dena eman due­na­ri dena zaio­la­ko zor, aska­ta­sun hai­zea dire­nei: beti­ko argia. Guda­riek utzi­ta­ko lorratze­tik, bio­len­tzia­ren bitar­tez ukatzen diz­ki­gu­ten esku­bi­de oina­rriz­koe­nen defen­tsan eta erre­pre­sioa­ren aur­ka anto­la­tu beha­rra dau­ka­gu. Ildo horre­ta­tik, mili­tan­te poli­ti­ko guz­tien defen­t­sa egi­te­ko amnis­tia osoa defen­datzen jarrai­tu­ko du Tin­ko anto­la­kun­deak. Amnis­tia osoa ez dugu­la­ko esta­tuen erre­pre­sioa onar­tzen, Amnis­tia osoa gure esku­bi­deen alde borro­ka egi­tea zile­gi dela­ko. Amnis­tia osoa ez dugu­la­ko zapal­du­ta bizitze­rik onar­tzen eta beti­ko zapal­kun­tza ber­di­nek dirau­te­la­ko. Gaur­ko egu­nean, aska­ta­su­na­ren alde bizitza eman zuten borro­ka­la­ri guz­tiez gain, gaur egun kar­tze­le­tan tin­ko eta duin­ta­su­nez man­ten­tzen diren pre­so poli­ti­koak zein erbes­tean dau­den ihes­la­ri eta erre­fu­xia­tu poli­ti­koak ditu­gu gogoan. Bihar­ko Eus­kal Herri bir­ba­tu, aske, sozia­lis­ta eta eus­kal­du­na­ren bidean borro­kan tin­ko darraigu. 

Atzo­ko, gaur­ko eta bihar­ko guda­rien defentsan: 

AMNISTIA OSOA!

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *