signal-2026-06-06-113523

Ekai­na­ren 20an mobi­li­zatze­ra dei­tu dute, Jaur­la­ritza­ren kri­mi­na­li­za­zioa eta Ertzain­tza­ren bor­tiz­ke­ria salatzeko

Tabla de contenidos

Age­rral­di indar­tsu bat izan da gaur goi­zean Bil­bon (Biz­kaia), Arria­ga­ren pare­ko eskai­le­re­tan, mobi­li­za­zio-deial­di baten berri ema­te­ko. Izan ere, mani­fes­ta­zio bat anto­la­tu dute elka­rre­kin Eus­kal Herri­ko hain­bat kolek­ti­bok eta per­tso­nak, berri­ki izan diren erre­pre­sio kasu uga­rien ostean. Ekai­na­ren 20an izan­go da «esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen» alde­ko mani­fes­ta­zioa, Bil­bon bertan.

Pro­tes­ta­ren bidez, Ertzain­tza­ren bor­tiz­ke­ria eta inpu­ni­ta­tea gaitzes­tea da asmoa, bai eta, horren esku­tik, bik­ti­men eta anto­la­kun­de poli­ti­ko eta sozia­len aur­ka Eus­ko Jaur­la­ritzak har­tzen duen jarre­ra kri­mi­na­li­zatzai­lea salatzea ere, sei­na­la­men­du-kan­pai­na horri «amaie­ra ema­te­ko». «Mobi­li­za­zio hone­kin asmo argi bat dau­ka­gu: herri-mugi­men­dua­ren aur­ka­ko kri­mi­na­li­za­zioa amaitzea eta inpu­ni­ta­tea­ri mugak ipin­tzea», alda­rri­ka­tu dute. «Herri-mugi­men­du­ko kide eta era­gi­leen aur­ka abian diren ehun­ka pro­ze­suak ber­tan behe­ra» gera dai­te­ze­la exiji­tu dute, eta mobi­li­zatze­ko deia luza­tu die­te «egun­go egoe­ra kez­kaz bizi duten guztiei».

EAJ eta Ertzain­tza, herri-mugi­men­duen aurka

Eus­ko Jaur­la­ritza­ko Segur­ta­sun Sai­lak duen eran­tzu­ki­zu­na azpi­ma­rra­tu dute, bere esku­me­ne­koa bai­ta Ertzain­tza, eta ohi­koa bai­ta Segur­ta­sun sail­bu­ruak adie­raz­pen kri­mi­na­li­zatzai­leak egi­tea ertzai­nek modu bio­len­toan jar­dun ondo­ren, age­rral­dian sei­na­la­tu dute­nez. Ertzain­tza­ren jar­dun­bi­de bor­titzei «kri­mi­na­li­za­zio-kan­pai­ne­kin eran­tzun die­te EAJk eta Bin­gen Zupi­ria sail­bu­ruak, Ertzain­tza­ren aur­ka­ko gorro­to irra­zio­na­la dagoe­la eta bizi­ki­detza-ara­zoak dau­de­la» esa­nez, bai­na horri buel­ta eman dio­te pren­tsau­rre­koan bil­du dire­nek: «Uste dugu jus­tu kon­tra­koa ari dela ger­tatzen eta begi- bis­ta­ko ara­zo bat dagoe­la: herri-mugi­men­duen aur­ka­ko gorro­toa dago EAJ­ren eta Ertzain­tza­ren alde­tik, eta kri­mi­na­li­za­zioa zein bio­len­tzia poli­zia­la­ren area­gotzea horren leku­ko dira». Horiek horre­la, «oso kez­ka­ga­rritzat» jotzen dituz­te Jaur­la­ritza­ren eta Zupi­ria­ren jarre­rak, «herri-mugi­men­dua kri­mi­na­li­zatzen eta Poli­zia­ren gehie­gi­ke­riak zuritzen ari baitira».

Uste dute, dena den, «akat­sa» dela ezta­bai­da «poli­zia-ere­duan» zen­tratzea. Bi arra­zoi nabar­men­du dituz­te: «Bate­tik, poli­zia­ren gehie­gi­ke­riei aur­pe­gia zuritze­ko ari­ke­ta bila­katzen dela­ko; eta bes­te­tik, Poli­zia­ren egi­tu­raz­ko fun­tzioa sis­te­ma kapi­ta­lis­ta eta bere ins­ti­tu­zioak defen­datzea dela­ko». Eta gai­ne­ra­tu dute: «Horre­ga­tik ger­tatzen dira hain­bes­te tal­ka Eus­kal Herrian, ez ira­ga­ne­ko gomu­tak dire­la eta: Eus­kal Herrian kapi­ta­lis­moa­ren injus­ti­ziei aurre egi­ten dien herri-mugi­men­du zaba­la dagoe­la­ko. Azken finean, jokoan dagoe­na zera da: zen­ba­te­raino dau­ka­gun mar­ji­na kapi­ta­lis­moak sor­tzen dituen bide­ga­be­ke­riei erantzuteko».

Ondo­koak dira mobi­li­za­zioa­ren deitzaileak:

  • Eus­kal Herri­ko Glo­bal Sumud Flo­ti­lla. Maiatza­ren 23an, Loiu­ko (Biz­kaia) aire­por­tuan, Ertzain­tza­ren kar­ga bor­titzak jasan zituz­ten flo­ti­lla­ko kideek eta haiei harre­ra egi­ten ari ziren per­tso­nek. Horren ondo­ren, ongie­to­rrian zeu­den lagu­nen par­te­tik «pro­bo­ka­zioak» izan zire­la esa­nez des­en­ku­sa­tu zuen Poli­zia Bin­gen Zupiriak.

  • Amaia Zabar­te. Ertzain­tzak 2024ko martxoan zau­ri­tu zuen Donos­tian1, (Gipuz­koa) Reala­ren par­ti­da baten aurre­tik, buruan foam jaur­ti­gai bate­kin jota. Lurrean zau­ri­tu­rik zegoe­la, osti­ka­da bat eman zion ertzain batek. Poli­zia­ren era­ba­te­ko inpu­ni­ta­tea nagu­si­tu da orain­goz, epai­leak birri­tan artxi­ba­tu bai­tu auzia2. Zau­ri­tu gehia­go izan ziren gau berean.

  • Jus­ti­zia Ara­na­ren­tzat pla­ta­for­ma. 2025eko api­ri­la­ren 3an, Bil­bo­ko Etxa­rri II Gaz­tetxea­ren des­alo­joan, hain­bat per­tso­na zau­ri­tu zituen Ertzain­tzak, tar­tean, Iker Ara­na: foam jaur­ti­gai bate­kin jo zuten eta tes­ti­ku­lu bat gal­du zuen horren ondo­rioz3. Inpu­ni­ta­te poli­zia­la­ri kon­tra egi­te­ko sor­tu zuten Jus­ti­zia Ara­na­ren­tzat4. Des­alo­joa izan zen egun berean, zen­bait gaz­te atxi­lo­tu eta jipoi­tu zituz­ten ertzai­nek5.

  • Erre­ka­leor Bizi­rik. Joan den maiatza­ren 14an, Ertzain­tzak bul­tza­tu­ta­ko era­so bat jasan zuten Gas­teiz­ko Erre­ka­leor auzoan: kale-egoe­ran dau­den hain­bat per­tso­nak era­so zie­ten auzo­ki­deei, Ertzain­tzak hara joa­te­ko esan eta nola­bai­te­ko babe­sa eman ostean, eta larri­ki zau­ri­tu zuten bizi­la­gun bat6. Horren ondo­ren, ger­ta­ka­riak balia­tu dituz­te eskuin mutu­rre­ko tal­deek eta heda­bi­deek, Erre­ka­leo­rren eta oku­pa­zioa­ren kon­tra­ko dis­kur­tsoa eta mezu arra­zis­tak indar­tze­ko7. Zen­bait aste lehe­na­go auzo­ra joan ziren Voxe­koak8.

  • Gaz­te Koor­di­na­do­ra Sozia­lis­ta (GKS). Eten­ga­be­ko kri­mi­na­li­za­zio-kan­pai­na jasa­ten du GKSk, bai Jaur­la­ritza­ko ordez­ka­ri poli­ti­koen alde­tik bai komu­ni­ka­bi­deen alde­tik. Bere hain­bat pro­tes­ta-ekin­tza­tan kar­ga­tu du Ertzain­tzak, gai­ne­ra: Gas­tei­zen, adi­bi­dez, txos­ne­ta­ko beto poli­ti­koa­ren aur­ka­ko kan­pal­dia zapal­du zuten iaz ertzai­nek9, hain­bat gaz­te zau­ri­tuz eta atxi­lo­tuz; eta, eman­tzi­patze­ko esku­bi­dea­ren alde­ko ekin­tza batean, bor­tiz­ki kar­ga­tu zuten doze­na­ka per­tso­na­ren aur­ka10.

  • Azpei­tia Erre­pre­sioa­ren Aur­ka. 43 azpei­tiar dau­de iker­ke­ta­pean, Voxen aur­ka­ko pro­tes­ta bat eta «ACAB» zioen mar­go­ke­ta txi­ki baten hari­ra sor­tu­ta­ko mun­taia media­ti­ko bat tar­te­ko. «Erre­pre­sioa­ren aur­ka kla­se-elkar­ta­su­nez eran­tzu­te­ko» sor­tu zuten pla­ta­for­ma11.

  • Herri Nor­te Tal­dea. Luzea da Ath­le­ti­ce­ko zaleek jasa­ten duten erre­pre­sioa­ren kro­ni­ka: Ertzain­tzak klu­ba­ri eman­da­ko zerren­da bel­tzak, mia­ke­tak, fut­bol-zelaie­ta­ra sar­tze­ko debe­kuak, isu­nak, kola­bo­ra­zio-eskae­rak… Erre­por­ta­je hone­tan jaso geni­tuen hain­bat kasu12.

  • Bul­tza­da Txu­ri-urdi­na. Har­mai­lak alda­rri poli­ti­koak egi­te­ko leku gisa uler­tzen dituz­ten zale-tal­deek jasa­ten duten sei­na­la­men­du eten­ga­bea­ren bes­te aur­pe­gi bat da real­za­leen Bul­tza­da. Aitor Zaba­le­ta­ren oroi­me­nez­ko tifoa­ren debe­ku saia­ke­rak13, kri­mi­na­li­za­zio mediatikoa… 

  • Iraul­tza 1921. Jomu­gan dagoen bes­te zale-tal­de bat da Iraul­tza 1921. Mia­ke­tak eta mate­ria­len kon­fis­katzea sala­tu zituen urta­rri­lean14, eta maiatza­ren 23an Ertzain­tzak ala­ves­za­leen kon­tra kar­ga­tu15 ostean, fokua Iraul­tza 1921 tal­dean ipi­ni zuen Zupi­riak16, hura kriminalizatuz.

  • Eus­kal Herri­ko Etxe­bi­zitza Sin­di­ka­tu Sozia­lis­ta. Urte osoan zehar, hamai­ka etxe­ga­betze­ri aurre egi­ten die sin­di­ka­tuak Eus­kal Herri osoan, eta poli­zia-inda­rren kar­gak, jipoiak eta atxi­lo­ke­tak jasa­ten ditu horre­ga­tik, behin eta berriz. Berri­ki jaki­na­ra­zi du 32.000 euro­ko isu­nak eza­rri diz­kio­te­la urte­be­tean baino gutxia­goan17, etxe­bi­zitza-esku­bi­dea­ren alde borrokatzeagatik.

  • Eus­kal Herri­ko Etxe­bi­zitza Sin­di­ka­tuen Sarea. Etxe­bi­zitza Sin­di­ka­tuen Sareak ere etxe-kale­ratze uga­ri­ri egi­ten die aurre Eus­kal Herrian, eta horre­ga­tik, ete­nik gabe pai­ratzen ditu Poli­zia­ren erre­pre­sioa eta isun handiak.

  • Mbo­lo Moye Doo­le. EAE­ko kale-sal­tzai­leen elkar­teak hain­ba­te­tan sala­tu du kolek­ti­bo hori eten­ga­be jazar­tzen due­la Poli­ziak: aur­ten, kale-sal­tzai­leen aur­ka­ko sare­ka­da egin zuten udal­tzai­nek eta ertzai­nek Bil­bon (Biz­kaia). Azken urteo­tan ere, Poli­ziak eten­ga­be iden­ti­fi­ka­tu, mia­tu, lapur­tu, kon­tro­la­tu eta jipoi­tu ditu kale-saltzaileak.

2026eko ekai­na­ren 6

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​k​a​i​n​a​r​e​n​-​2​0​a​n​-​m​o​b​i​l​i​z​a​t​z​e​r​a​-​d​e​i​t​u​-​d​u​t​e​-​j​a​u​r​l​a​r​i​t​z​a​r​e​n​-​k​r​i​m​i​n​a​l​i​z​a​z​i​o​a​-​e​t​a​-​e​r​t​z​a​i​n​t​z​a​r​e​n​-​b​o​r​t​i​z​k​e​r​i​a​-​s​a​l​a​t​z​eko

  1. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​r​t​z​a​i​n​t​z​a​k​-​l​a​r​r​i​k​i​-​z​a​u​r​i​t​u​-​z​u​e​n​-​p​e​r​t​s​o​n​a​-​b​a​t​-​a​s​t​e​a​r​t​e​k​o​-​k​a​r​g​e​t​a​n​-​d​o​n​o​s​t​ian
  2. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​a​m​a​i​a​-​z​a​b​a​r​t​e​r​e​n​-​k​a​s​u​a​-​i​t​x​i​-​d​u​-​e​p​a​i​l​eak
  3. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​r​t​z​a​i​n​t​z​a​k​-​e​r​r​e​k​a​l​d​e​n​-​z​a​u​r​i​t​u​t​a​k​o​-​g​a​z​t​e​e​t​a​k​o​-​b​a​t​e​k​-​t​e​s​t​i​k​u​l​u​-​b​a​t​-​g​a​l​d​u​-du
  4. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​j​u​s​t​i​z​i​a​-​a​r​a​n​a​r​e​n​t​z​a​t​-​p​l​a​t​a​f​o​r​m​a​-​a​u​r​k​e​z​t​u​-​d​u​t​e​-​b​i​l​bon
  5. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​h​i​r​u​-​e​r​t​z​a​i​n​-​i​k​e​r​k​e​t​a​p​e​a​n​-​b​i​l​bon
  6. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​r​t​z​a​i​n​t​z​a​k​-​b​u​l​t​z​a​t​u​t​a​k​o​-​e​r​a​s​o​-​b​a​t​-​s​a​l​a​t​u​-​d​u​-​e​r​r​e​k​a​l​e​o​r​rek
  7. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​r​r​e​k​a​l​e​o​r​r​e​k​-​e​l​k​a​r​t​a​s​u​n​a​-​a​l​d​a​r​r​i​k​a​t​u​-​d​u​-​f​a​x​i​s​m​o​a​r​e​n​-​e​t​a​-​g​e​h​i​e​g​i​k​e​r​i​a​-​p​o​l​i​z​i​a​l​a​r​e​n​-​a​u​r​r​ean
  8. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​v​o​x​e​n​-​a​s​t​e​t​a​k​o​-​k​a​n​p​a​i​n​a​-​e​r​r​e​k​a​l​e​o​r​r​e​n​-​a​u​rka
  9. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​g​a​s​t​e​i​z​k​o​-​t​x​o​s​n​e​t​a​k​o​-​b​e​t​o​-​p​o​l​i​t​i​k​o​a​r​e​n​-​a​u​r​k​a​-​k​a​n​p​a​l​dia
  10. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​g​a​s​t​e​i​z​e​n​-​j​a​s​a​n​d​a​k​o​-​p​o​l​i​z​i​a​-​j​a​z​a​r​p​e​n​a​-​e​t​a​-​a​l​d​e​r​d​i​-​p​o​l​i​t​i​k​o​e​n​-​i​s​i​l​t​a​s​u​n​a​-​s​a​l​a​t​u​-​d​i​t​u​-​g​ksk
  11. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​a​z​p​e​i​t​i​a​-​e​r​r​e​p​r​e​s​i​o​a​r​e​n​-​a​u​rka
  12. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​e​r​r​e​p​r​e​s​i​o​a​-​a​t​h​l​e​t​i​c​e​k​o​-​z​a​l​e​e​n​-​a​u​r​k​a​-​k​r​o​n​i​k​a​-​a​m​a​i​g​a​b​e​-​bat
  13. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​a​i​t​o​r​-​z​a​b​a​l​e​t​a​-​o​r​o​i​t​z​e​k​o​-​t​i​f​o​a​-​d​e​b​e​k​a​t​u​-​n​a​h​i​-​d​u​-​r​e​a​lak
  14. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​a​l​a​v​e​s​z​a​l​e​o​n​-​e​s​k​u​b​i​d​e​a​k​-​e​r​r​e​s​p​e​t​a​t​u​-​e​x​i​j​i​t​u​-​d​u​-​i​r​a​u​l​t​z​a​-​1​9​2​1ek
  15. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​a​t​z​o​-​a​l​a​v​e​s​e​s​e​k​o​-​z​a​l​e​e​n​-​a​u​r​k​a​-​e​r​e​-​k​a​r​g​a​t​u​-​z​u​e​n​-​e​r​t​z​a​i​n​t​zak
  16. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/​i​r​a​u​l​t​z​a​-​t​a​l​d​e​a​-​k​r​i​m​i​n​a​l​i​z​a​t​z​e​n​-​j​a​r​r​a​i​t​z​e​n​-​d​u​-​z​u​p​i​r​iak
  17. https://​gedar​.eus/​a​k​t​u​a​l​i​t​a​t​e​a​/32 – 000-euro-isunetan-etxebizitza-eskubidearen-alde-borrokatzeagatik
Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *