Vox alder­di faxis­tak Beran­go­ko ongie­to­rri­koen abso­lu­zioa­ren aur­ka­ko hele­gi­tea aur­kez­tu du

Tabla de contenidos

Ekai­nean epai­tu zituz­ten 16 lagun Espai­nia­ko Auzi­te­gi Nazio­na­lean Ibai Agi­na­ga­ren ongie­to­rrian par­te har­tzea lepo­ra­tu­ta, eta uztai­lean argi­ta­ra­tu zuen sal­bues­pen epai­te­giak 16ak absol­bitzen zituen epaia.

Epaia­ren ara­be­ra, ongie­to­rri batean par­te har­tzea eta anto­latzea ez da deli­tua, eta gai­ne­ra Guar­dia Zibi­la­ren kon­fi­den­te baten ustez­ko gra­ba­zioa­ren trans­krip­zioa ez zuen fro­gatzat onar­tu, izan ere ez gra­ba­zioa ezta kon­fin­den­tea ere ez ziren ins­truk­zio osoan ager­tu. Orain, Vox alder­di faxis­tak epaia­ren aur­ka­ko hele­gi­tea aur­kez­tu du.

Epai­te­gi faxis­ta horrek esa­ten due­na esa­ten due­la ere, Tin­kok beti defen­da­tu du ongie­to­rrien zile­gi­ta­su­na, eta hala defen­da­tu zuten epai­ke­tan zehar auzi­pe­ra­tu­ta zeu­den gure bi mili­tan­te­ek: gure anto­la­kun­de­ko kideak zire­la onar­tzeaz gain, ongie­to­rrian mili­tan­te poli­ti­ko moduan ari­tu zire­la baiez­ta­tu eta esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak, bai­ta amnis­tia osoa ere, alda­rri­ka­tu eta defen­da­tu zituzten.

Tin­kok oso posi­ti­bo­ki balo­ratzen du auzi­pe­ra­tuek izan­da­ko jarre­ra dui­na. Bate­tik, esku­bi­de oina­rriz­koe­nak defen­datze­ko orduan bide­zi­do­rrik ez dagoe­la era­kutsi zute­la­ko. Esku­bi­de zibil eta poli­ti­koak esku­ratze­ko modu­rik era­gin­ko­rre­na hauek gau­zatzea da, inori bai­me­nik eska­tu gabe.

Bes­te­tik, era­kutsi zute­la­ko erre­pre­sioa­ren aurrean tin­ko man­ten­du­ta ere epai­ke­tak ira­ba­zi dai­tez­kee­la, pro­ze­su hauen izae­ra poli­ti­koa age­rian utziz.

Bukatze­ko, Tin­kok azpi­ma­rra­tu nahi du auzi­pe­ra­tuek hila­be­te­tan zehar aurre­ra era­man­da­ko kan­pai­na­ren garran­tzia, bai edu­ki poli­ti­koa­ri dago­kio­nez zein lor­tu­ta­ko herri atxi­ki­men­dua­ri dago­kio­nez ere. Erre­pre­sioa­ren aurrean bata­su­na ezin­bes­te­koa da. Egin­da­ko lan onak etor­ki­zu­ne­ra­ko zimen­duak ezar­tze­ko balio­ga­rria izan dadila.

Esku­bi­de zibil eta poli­ti­koen defen­tsan, Beran­go­koak aske!

Amnis­tia osoa!

Jato­rria /​Ori­gen

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *