Este sábado día 14 de abril en Bilbo y desde las 5 y media y saliendo de La Casilla, manifestación por el final de la cadenaperpetua contra las y los prisioneros póliticos vascos.
Boltxe llama a acudir a esta manifestación.
Bizi osorako espetxe zigorraren aurka, Goazen Bilbora!
Herrirak bat egin nahi larunbatean Bilbon burutuko den manifestazioarekin:
Herrira Mugimenduak bat egin nahi du apirilaren 14an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalarekin. Espainiako Entzutegi Konstituzionalak harturiko azken erabakiak suposatu duen giza eskubideen urraketa nabarmenaren aurrean beharrezkoa ikusten dugu herritarrak batu eta giza eskubideen aldeko indarrak antolatzea.
Euskal preso politikoen egoera benetan kezkagarria dela ohartarazi nahi dugu, eta honen erakuslea da praktikan bizi osorako espetxe zigorra ezarri dietela euskal preso politiko askori. Espetxealdi luzeak eritasunen sortzaile dira, eta kasu askotan bizi osorako espetxe zigorra eta gaixotasun larriak eskutik helduta doazela ikusten dugu.
Espainiako eta Frantziako Gobernuek giza eskubideen aurkakoa den espetxe politika hau mantentzen dute gaur gaurkoz, Euskal Herritarren gehiengoaren borondateari muzin eginez.
Gobernuek dituzte espetxeetan giltzak. Beraz, gure zeregina da Gobernuengan jarrera aldaketa bultzatzea. Zentzu horretan, mobilizazioa beharrezkoa izango da presioa areagotzen joateko.
Gernikako Akordioko bultzatzaile izanik, herritarrak gonbidatu nahi ditugu mobilizaziora.