Intxaurrondotik Madrilerako bidaian hasi ziren mehatxuak, kolpeak eta tratu txarrak.
Madrilen gogor torturatu dute:
- Buruan poltsa jarri diote hainbat aldiz arnasarik gabe uzteraino.
– Goma-espumarekin bildu dute eta kolpeak eman dizkiote.
– Ariketa fisiko ugari egin dizkiote.
– Mehatxu egin diote senideekin.
Bost egunez jasan duen tratua oso gogorra izan dela salatu du. Mediku forentseari salatu zion torturatua izaten ari zela eta epailearen aurrean ere salatu ditu jasandako torturak.
Ibai ez zuten kontrol batean atxilotu. Esandako lekuan atxilotu zuten baina bizikletan zihoala kolpetik Guardia Zibil asko etorri zitzaizkion gainera eta bapatean atxilotu zuten.
Konortea galdu eta torturak ekiditeko helburuarekin bere burua zauritzen saiatu zen hasiera batean, eta horren ondorioz eraman zuten ospitalera.