Ikuspegiak (III-IVtik) /Perspectivas (III de IV)
[EUS] 2019ko udan, esker abertzalean eta erreformismoaren zenbait sektoretan, Ikuspegiak izeneko gure trilogiaren lehen bi zatiak eztabaidatu ziren. Azpimarratu nahi dugu komenigarria dela lehenik bi zati hoiek irakurtzea (https://boltxe.eus/2019/02/19/ikuspegiak-i-perspectivas‑i/eta https://boltxe.eus/2019/09/02/aurrerantz-11-ikuspegiak-ii-perspectivas-ii/), azken bederatzi hilabetetan emandako garapena, bertan esaten genuena eta hirugarren zati honetan defendatzen duguna erkatu ahal izateko. Hemen azken paragrafoa jarriko dugu: Ikusten dugunez zailtasunak zinez handiak dira. Baino atzera begiratuta, azken 8 urteetan benetako dinamikan aurrerapauso esanguratsuak ikusten ditugu zentzu guztietan. Gogoan izan duela zortzi urte










