Udalerri euskaldunek ere ezingo dute euskaraz funtzionatu, Espainiako Konstituzio Epaitegiak inposatu duenez
Udalerri euskaldunek ere ezingo dute euskaraz funtzionatu, Espainiako Konstituzio Epaitegiak inposatu duenezMadrilgo epaitegi horrek ebatzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eragile eta ordezkari guztiek euskaraz dakiten udalerrietan, administrazioak euskaraz funtzionatzeak «eskubide linguistikoak urratzen» dituela. Hori dio, nahiz eta EAEko Udalen Legeak jaso norbaitek ez badaki euskaraz, administrazioarekin harremana gaztelaniaz egiteko eskubidea duela. Epai euskarafoboak bi boto partikular izan ditu aurka, eta azken hilabeteetan ebatzitako enegarrena da norabide berean. Batez ere udalerri euskaldunenei eragingo die, euskaraz








