Garikoitz Etxeberria gose greban
Isolatuta daukate Zaballako kartzelan Hona hemen Garikoitz Etxeberria Lizartzako preso politikoaren grabazioaren transkripzioa: “Euskal Herriari: Pasa den apirilaren 14ko goizean iritsi nintzen Zaballako presondegira Palentziako Dueñasetik, eta dena ondo joan zen arratsaldean modularatu orduko ziegan beste preso batekin bikoiztera behartuko nindutela agindu zidaten arte. Uko egin nion bikoizteari eta ondorioz bakartze egoeran naukate ostiral iluntzetik. Preso ororen eskubidetzat dut ziegan bakarrik zein binaka bizitzea hautuz, espetxeak bat zein bestea inposatu gabe. Ordea, espetxea sumitze eta








