Isolatuta daukate Zaballako kartzelan

Hona hemen Garikoitz Etxeberria Lizartzako preso politikoaren grabazioaren transkripzioa:

“Euskal Herriari:

Pasa den apirilaren 14ko goizean iritsi nintzen Zaballako presondegira Palentziako Dueñasetik, eta dena ondo joan zen arratsaldean modularatu orduko ziegan beste preso batekin bikoiztera behartuko nindutela agindu zidaten arte. Uko egin nion bikoizteari eta ondorioz bakartze egoeran naukate ostiral iluntzetik.

Preso ororen eskubidetzat dut ziegan bakarrik zein binaka bizitzea hautuz, espetxeak bat zein bestea inposatu gabe. Ordea, espetxea sumitze eta zigortze eremu denez, bikoiztera sumitu nahi izan ninduten eta intsumitu nintzelako zigortu naute.

Hasieran patio grebaz salatu nahi izan nuen egoera baina, artean konponbide arrastorik ez dakusadanez gose greba gehituko diot apirilak 19 asteazken goizetik aurrera bakartze egoeratik atera eta kideekin elkar nazaten eskatuz. Zaballako espetxetik, 2023ko apirilaren 19an.

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea. Euskal preso politikoa.

AMNISTIA ETA ASKATASUNA GURE EGIN ARTE!”

Jatorria / Origen

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *