Jesus Ricardo Urteaga deportatu politikoaren heriotzaren aurrean
Jesus Ricardo Urteaga “Txetxu”, Azkoitiako deportatu politikoa, Venezuelan hil da gaixotasun larri baten ostean, Etxeratek jakitera eman duenaren arabera. Frantzian preso sartu ostean, Venezuelara deportatu zuten orain dela 36 urte. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkio bere familiari, Jesus Ricardo Euskal Herrira itzuli ahal izan gabe hil izana salatzearekin batera. Deportazioa zigor ezezagunetarikoa da. Kartzelan egon ez arren, deportatuak linbo legal batean bizi dira, izan ere eta pasatako urteak pasata ere, zigorra











