Eusko Jaurlaritzak zentsura ezartzen die artistei kartzeletan emanaldiak eskaintzeko
Aspaldi abiatu genuen kanpainak honela zioen: Euskal Herriko espetxeetan zapalkuntzak darrai. Mezu horrek gaurkotasun ikaragarria izaten jarraitzen du, izan ere, zapalkuntzak era gordinagoan jarraitzen duelako kasu batzuetan. 2025etik aurrera, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen EAEko espetxeetan aisialdi-ekintza soziokultural bat egiten duten artista, talde edota elkarteei aldez aurretik paper bat sinatzea eskatzen zaie: “Euskadiko espetxeetan, aisialdirako gizarte- eta kultura- jardueretan tratamendu-helburua eta delituen biktimen duintasuna eta sentimenduak errespetatzeko konpromisoa” deritzana. Eskatu baino, sinatzea derrigortu egiten zaio edozein









