Militante politikoen defentsan, Amnistia osoa!
Aurten Preso Politikoen Nazioarteko Egunak eta Aberri Egunak bat egiten dute. Gaurkoan Tinkok zera adierazi nahi du. Militantzia politikoa eta errepresioa txanponaren bi aldeak dira. Mugimendu iraultzaileek egoera errotik aldatzeko lanean diharduten bitartean, klase dominatzaileek biolentzia neurrigabea erabiltzen dute zapalkuntza eta esplotazio egoera bere horretan mantentzeko, une bakoitzean gehien komeni zaien bitartekoa erabiliz. Euskal Herriaren kasuan, Frantzia eta Espainiako Estatuen bitartez gauzatzen dute errepresioa burgesiak eta oligarkiak, batzuetan modu legalean eta beste batzuetan ilegalean, baina beti









