M13an ADI EGON! ONGI ETORRI IBAI!
Martxoaren 13an, Ibai Aginaga euskal preso politiko komunista espetxetik aterako da Espainiako Estatuak 18 urte bahituta eman ondoren. Azkenik, Berango jaioterrira itzuli ahal izango da 21 urte ondoren, 3 urte klandestinitatean eman baitzituen. Urte hauetan guztietan, Ibaik ez dio borroka egiteari utzi. Estatuek eta haien laguntzaile guztiek egindako xantaien aurrean tinko mantendu da beti une bakar batez ere zalantza egin gabe. Torturak, irainak, txapeoak, gose grebak eta elkartasunezko borroka ugari bere kideekin batera izan da urteetan









