Iñaki Bilbao Goikoetxea gose greba mugagabean
Iñaki Bilbao Goikoetxea, euskal preso politikoak, mugagabeko gose greba bati hasiera eman dio gaurko 00.00etan. Gose grebaz gain, bere ziegatik ez dela ezertarako aterako iragarri du. Honek esan nahi du ez duela patioko ordurik izango eta ez duela inongo komunikaziorik mantenduko, ez bisitarik ezta telefonozko komunikaziorik ere ez. Bere ekintza politikoaren aldarrikapena edota xedea Euskal Herria Independente, Sozialista, batua eta euskaldunaizatea da. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak albiste hau jaso eta bat egiten du Iñaki Bilbao











