Parte de Patxi (Domingo, 24-05-2020)
Gaurkoan Patxik bere 14. eguna betetzen du gose greban. Hauei lehenengo hamabietan egindako egarri greba batzen zaizkio. Bere egoeran ez dago aldaketa azpimarragarririk. Berrogeialdian jarraitzen du erizaindegian eta gose grebarekin aurrera jarraitzen du. Ezinbestean salatu behar duguna atzo Iruñean Polizia Espainolak manifestariak eraso egin izana da. Faxista batek hasitako liskarra aitzakiatzat hartuta Patxiren egoeragatik manifestatzen ari zirenak kolpatu zituen eta pertsona bat atxilotu zuen. Polizia berriz ere sistemaren interesen aurka manifestatzen direnen kontra. Gogora dezagun horren











