[EUS] Noiz eta nola sortu zen JARKI eta zeintzuk dira zuen helburuak antolakunde politiko bezala? JARKI 2017ko martxoaren 18an sortu zen. Behin bere oinarri ideologikoak finkatuta, antolakundeak lehenengo bi urteak saretzen eta egituratzen eman zituen, batik bat. Honekin batera, JARKI, etorkizunean jorratuko zituen dinamikak identifikatzen, definitzen eta eztabaidatzen egon zen, aurreko urtean publiko egiteko erabakia hartu zuelarik. JARKI antolakundearen helburu estrategiko maximoak honako hauek dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoa