Barrikada egin dute Eginoko trenbidean «zanpatzen gaituenari herri gisa erantzuteko»
Apirilaren 15ean, goizeko 06:00ak aldera, 40 bat gurpilekin osatutako barrikada bat osatu zuten Egino herritik (Araba) igarotzen den trenbidean. Nahiz eta hedabide ezberdinetan oihartzunik ez izan, ezezagun batzuek Hala Bedira igorritako ohar eta argazki batean ekimenaren dimentsioa ikus daiteke. Ordu batzuk beranduago, suhiltzaileek sabotajea itzali zuten. Argazkian agertzen den «Atzo gaur eta beti. Euskal Herritik ez dira pasako!» esaldiarekin batera, oharrean «espainiar oligarkiak Espainiar estatu krisiari autoritarismotik, ukaziotik eta esplotaziotik aterabidea» eman nahi diola salatu dute.








