Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren kriminalizazioaren aurrean /Ante la criminalización del Movimiento pro Amnistía y contra la Represión
[EUS] Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren kontrako erasoak, jazarpena eta kriminalizazioa bere jaiotzaren une beretik gertatu dira. Eraso hauek forma ezberdinak hartu dituzte, baina amankomunean izan dute hauek burutzeko orduan sistemaren komunikabideek, alderdi politiko instituzional guztiek, poliziek eta epaileek elkarlanerako erakutsi duten prestutasuna. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 2014ko apirilean jaio zen amnistiaren aldarrikapena berreskuratzeko eta bere aldeko borroka berpizteko, eta horrela adierazi egin du lehenengo unetik. Gure lana desitxuratzeko asmoz eta planteatzen











