«Jaiki» izeneko talde politiko berria sortu da Arrasaten
«Alderdi politikoetatik at herrigintza borrokalaria bultzatzeko» asmoz jaio den taldea da. Herriko gazte batzuk daude ekimenaren atzean, eta «independentzia, sozialismoa, feminismoa eta euskaltzaletasuna izango dituzte» ardatz. Ez dute zehaztu, nortzuk dauden talde politiko honen atzean, ezta ere hauteskundeetara aurkezteko asmorik duten. Hona hemen Jaikiko kideen taldearen sorrerari buruz igorri duten oharra, bere osotasunean: Arrasateko gazte batzuek, denbora luzez hausnartu ostean, espazio berri baten beharra ikusi dugu gure herrian politikoki eragiteko; hausnarketa horren emaitza da Jaiki. Independentzia,










