Badator Gedar Langile Kazeta, langile klasearen aldarria
Hilabetetako lanaren emaitza da Gedar Langile Kazeta; baina ez Gedar osatzen dugun kideon lanarena soilik. Proiektu hau ezinezkoa izango litzateke Euskal Herriko langile klaseak, bere askapenaren bidean, autoantolaketari ekin izan ez balio, borrokari eutsi ordez amore eman izan balu. Gedar goranzko joera duen borroka horren emaitza da, ezbairik gabe. Borrokatik jaioa eta borrokarako jaioa. Langile klasearentzat tresna politikoa izateko helburuarekin ekin diogu Langile Kazetaren eraikuntzari. Hedapen politikorako kazeta da Gedar, bada; langile klase iraultzailearen ikuspuntua zabalduko








